andoni egana
HITZ ETZANAK

Joskurak

2019ko ekainaren 16a
00:00
Entzun
Mitoak mito, honakoak, hil baino lau-bost urte lehenago Paris-Match aldizkariari berak esandako hitzak dira: «Aita arrantzalea nuen. Ama jostuna. Zortea izan nuen gure herri txikian, Getarian, baitzuen udarako egoitza dama handi batek, Casa Torreseko Markesak. Nire begiek ez zuten beste jomugarik emakume hura igandero mezatara iristen zenean, bere soineko luze eta enkajedun sonbrila. Ausardia bildu eta bere armairuak ikus nitzakeen galdetu nion egun batez. Baietz erantzun zidan…».

Berak kontatzen du orduz geroztik eskolak bukatzean emakume haren etxera jotzen zuela eta han, bigarren solairuan, emakume lisatzaileen ondoan, ez ziela begirik kentzen soinekoen ezaugarririk txikienei ere. «Hamabi urte nituen Markesak lehen soinekoa egin niezaion baimena eman zidanean. Pozak txoratzen geratu nintzen hurrengo igandean mezatara nik egindako soinekoaz iristen ikusi nuenean. Horrela egin nuen sarrera goi-mailako kosturan eta goi-mailako jendartean».

Umetatik bokazioa hain argi zuen Cristobal Balentziagaren hitz batzuek orain ehun urteko mundukera hartara garamatzate: enkajedun sonbrila, lisatzaile andana, igandeko meza… Beste batzuek, tamalez, gaurkotasun handia dute: baimena eman, goi-mailako jendartea…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.