andoni egana
HITZ ETZANAK

Garesti

2020ko azaroaren 15a
00:00
Entzun
Pandemiak norbere jarduera profesionalari buruzko gogoeta eragin digu. Iraunkortasunaz, ziurgabetasunaz, etorkizunaz… aritzea ezinbestekoa dela esango du kontzeptu brumatsu eta hitz larrien zaleak. «Sosak, azken batean» ebatziko du laburzale pragmatikoak.

Ostalarien eskaerek eta Administrazioen erantzunek, esaterako, hautsak harrotu dituzte. Kalean bolo-bolo dabil eztabaida. Arrazoia dutela batzuk, hondoa joko duela ostalaritzak eta horrek bizia kentzen diola inguruari. Baietz, baina orain horrenbesteko galera badute, lehen irabaziak ere neurri beretsukoak izango zituztela, eta eder-begira zebiltzan garaian isilik-isilik egoten zirela eta…Argi dagoena da kosta egiten zaigula besteren larruan jartzea.

Lagunartean geunden eta tabernako nagusia ere adiskidea zen. Gutariko batek aurpegiratu zion inguruko tabernatan baino hogei xentimo gehiago kobratu zigula kafea. Garesti oso. «Kafea garesti?» erantzun zion tabernariak. Ohitua zegoen nonbait kexu mikaztuetara eta tenplea galdu gabe bota zigun kobratu ziguna zela lokalaren alokairua, argindarra, kafe-kikaren eta mahaiaren garbitasuna, entzuten ari ginen musika eta aurrean geneukan telebista pantailako irudia. «Kafera gonbidatu egin zaituztet» eman zuen epaia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.