andoni egana
HITZ ETZANAK

Plaza

2021eko ekainaren 20a
00:00
Entzun
Atzo irakurri ahal izan genuen egunkari honen lehen orrialdean. Gero eta iheslari gehiago dabil munduan. Azken hamar urtean bikoiztu egin da gatazken ondorioz etxetik alde egin behar izan duten pertsonen kopurua. «Munduko herritarren %1 desplazatuta dago» zioen albisteak. Eta kopuruak adinako zirrara eragin zidan kontatzeko moduak.

Etxegabetua izatea gogorra bada, suntsitzaileagoa baita plazagabetua izatea. «Plaza» hitzak grezieratik egin zuen latinera, eta latinetik gaztelerara. «Kale zabala» esan nahi zuen haseran. Kale estuen buruan zegoen tarte zabal bilakatu zen gerora. Eta hori da ezagutu izan dugun plaza. Irekia, guztientzakoa, nondik zatozen edo nora zoazen galderarik egin beharrik gabe, topaleku bihurtzen den lekua. Plaza erraldoi izan behar luke munduak. Baina ez da. Hainbeste desplazatu dagoen unetik, ezin du izan.

Pentsakerek nola, hala egin baitu hizkuntzak ere ixtera. Bakoitzak geuretzat hartzen dugu plaza bat, eta besteri ukatu. «Idazkari plaza» bat atera duela entzungo diozu edonori; «Udaleku irekietan plaza mugatuak» daudela jakinaraziko dizu beste norbaitek, kontraesana muturreraino luzatuz; «Garaje-plaza itxia» sumatuko duzu salgai. Oximorona dirudi, baina metafora da. Egungo munduarena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.