andoni egana
HITZ ETZANAK

Bero

2022ko ekainaren 19a
00:00
Entzun
Irakurri berri dut bero bolada honi falta izan zaiola klima aldaketak edo COVIDak eragin duten zerbait: negazionistak. Diotenak ez dela hainbesterako, bero beti egin izan duela urte sasoi honetan, «hidratatu» aditza komenentziara asmatu zutela Altzolan edo Lizartzan…

Ez naiz ni bero bolada honen negazionista. Baina ez nabil hain urruti ere. Itsasertzean bizi naizelako edo, ostiral eguerdira arte ez dut sumatu halako berorik. Eta ematen zuen sentitu beharra zegoela! Hedabideak ari zitzaizkigun esan eta esan bero bolada handia jasaten ari ginela. «Aspaldiko bero boladarik handiena». Eta hori egia ez bazen, biharamunean titularra aldatuko zuten: «Inoizko bero boladarik goiztiarrena». Eta hurrengo egunean, berriz, iraupena azpimarratuko zuten: «Joan den urteetako bero boladarik luzeena». Norberarengandik hurbil halako zerbait sumatzean, norberak ere sinestera jotzen du. Ondorioa: Gipuzkoako itsasertzean behintzat, ostiralera arte beroa sentitu genuen hala egiten zuela behin eta berriz esan zigutelako, eta ostiraletik aurrera, egiten zuelako.

Egiazko beroak astintzen gaituenetan, esamolde bat datorkit gogora gure inguru honetan maiz erabiltzen zena —betiere hasperen etsi baten ondotik— eta aspaldian inori entzun ez diodana: «Ama, nik bero!».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.