andoni egana
HITZ ETZANAK

Diosala

2020ko ekainaren 21a
00:00
Entzun
Idatzi gabeko araua da, ibili- ibilian ikasten den horietakoa. Mendian gabiltzala, diosala egin behar zaio gurutzatzen dugun edonori, guztiz ezezaguna bada ere. Akaso, han goian topo egiten dugunok zerbait behintzat konpartitzen dugula konturatzean datza kaso egitearen konbentzio hori. Litekeena da arrazoia bihurriagoa izatea: mendian beste aldeko espaloira jotzerik ez dago...

Diosalari dagokionez, gurearen moduko herri turistikoetan, udan gertatzen da zerbait bitxia. Gainerako urtaroetan kalean gurutzatu eta kasu egiten ez diozun hari ere diosala luzatzen diozu udan. Aski da herritarra eta, aurpegieraz baino ez bada ere, ezaguna izatea, oharkabean kasu egiteko. Buru imintzio soila; bekainen mugimendu sotila... Baina kasu. Komunitatea trinkotzeko modu bat. Trumilka datozkizu ezezagunak. Zure begiek ezagun bat harrapatzen dutenean, buruak estimuluari men egiten dio. Eta xelebrea da: iritsiko da udazkena, urrituko dira turistak, eta udan kasu egin diozun hari berriz ere ez diozu kasurik egingo.

Itxialdiak eragin zuen tankera horretako zerbait. Sarreran diosala egiten ez zenionari egin egiten zenion irteeran. Pandemiak ez du den-dena txarretik izan. Diosal kontuetan behintzat, kalea mendi bihurtu zigun.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.