andoni egana
HITZ ETZANAK

Ezarria

2020ko uztailaren 5a
00:00
Entzun
Heziketa: askatasunaren eta loturaren arteko oreka zail horri eusten trebatzea. Izan daiteke definizioetariko bat...

Loturak argi ezarri zizkiguten bitartean, askatasun printzak geure kabuz hartzen saiatu ginen. Nork ez zuen noizbait arautua apurtu? Tranpatxoak. Bekatu txikiak. Ezarritako ordutegitik kanpo ibili, gutxigatik bazen ere; udalerriaren mugak gainditu, askogatik ez bazen ere; egunean behin irten beharrean bi aldiz irten; premiazkoa zen joan-etorriren bat premiazkoa zena baino gehixeago luzatu...

Orain, askatasun handiagoa eman digutenean, loturaren mugak non jarri ez dakigula dirudi. Guztiok batera eta toki bereetara ateratzeko joerari ezin izan diogu uko egin. Jai-egitaraurik ez bada ere, jai egingo dugu, tropelean, beti bezala. «Askatasuna ezarri»digutela pentsa daiteke. Ez da oximoronik maiztuena. Eta ez da debeku-isun kontua ere. Gure izaeraren irrigarritasuna bistarazten du. Besterik ez. Gu geu ohitu egin gara, baina demagun beste planeta batetik heldu berri den norbaitek honako kasu hau ikusten duela: humano bat egunero-egunero gimnasiora doana eta beti pipertuta iristen dena autoa aparkatzeko tokia aurkitzea kosta egin zaiolako. Burutik eginak gaudela pentsatuko luke segur aski. Ez litzaioke arrazoirik faltako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.