Albistea entzun

Naroa Iturri. Askabideko langilea

«Klinikara datozen andreak epaituta sentitzen dira»

Iturrik azaldu du abortuaren eskubidearen aurka egiten dutenen protestek kalte handia egiten dietela abortatzera doazen emakumeei.
JUAN CARLOS RUIZ/FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Jone Arruabarrena -

2022ko maiatzak 6

Apirilaren 14an sartu zen indarrean haurdunaldia eteten zuten kliniken aurrean abortuaren aurkako protestak egitea debekatzen duen legea, baina, hala ere, talde ultraeskuindarrek mobilizazioak iragarri dituzte astebururako; Askabide klinikaren aurrean bukatuko dira. Hain zuzen, ospitale horretako langilea da Naroa Iturri (Hernani, Gipuzkoa, 1976). Easo plazan, ordubete lehenago batzeko deia egin dute feministek, protestari aurre egiteko.

Nolakoa izan da egoera orain arte?

Urte luzez hemen egon dira, klinikaren aurrean. Hasieran atarian jartzen ziren. Klinikara sartzen zen edozein emakumeri heldu eta esaten zieten: «Guk lagunduko zaitugu...».

Azkenean, duela urte batzuk epaitegietara jo zenuten.

Bai, salaketa jarri genuen. Ohartu ginen gure pazienteei jazartzen ari zitzaizkiela eta guri geuri ere bai. Hala ere, epaiketan esan ziguten hor egoteko eskubidea zutela, ezin zela ezer egin; baina espaloiaren beste aldean egon behar zutela, eta ez klinikaren atarian. Hala ere, etortzen jarraitu dute. Emakumeak, eta baita gizonen bat ere. Gazte jendea ere ibiltzen zen hor.

Zer egiten zuten zehazki?

Izan ditugu hemen, belauniko eta arrosarioa errezatzen. Kartelekin ere jartzen ziren, Errezatuko dugu zuregatik eta zure haurragatik, eta horrelakoak.

Langileoi nola eragin dizue?

Atseden orduan kanpora irteten ginenean-edo, hor zeuden. Inoiz ez dizute aurpegira ezer esaten, baina bai begiradak, barreak, keinuak... muxuak ere botatzen zizkiguten. Horrez gain, aurreko espaloian zeuden horien lagunak ere pasatzen ziren klinika aurretik eta denetarik esaten ziguten: «Hiltzaileak» edo «hiltzea merezi duzue». Hala ere, benetan kaltetuak klinikara etortzen diren emakumeak dira.

Nola eragiten die haiei?

Askok jada itzelezko karga dute haurdunaldia etetera datozelako, eta oso epaituta eta gaizki sentitzen dira kanpokoak ikustean. Gainera, badaude emakume batzuk sinestunak direnak, eta horiei min handia egiten die arrosarioak ikusteak, errezatzeak... Gero hemen askotan negar batean egoten dira. Behin baino gehiagotan esan diegu salatu ditzaketela, baina, bistakoa denez, nahiago dute anonimotasuna mantendu dena ahaztu. Pareko horiek badakite horrekin jokatzen dutela, oraindik abortua oso estigmatizatuta dagoela eta ez dutela ezer esango. Azkenean lortzen dute gure paziente asko klandestinitatean baleude bezala etortzea.

Lege berriak debekatzen du abortu kliniken aurrean protesta egitea. Errespetatu dute?

Ez da errespetatu dutela, baizik eta Garizumaren bukaerak bat egin duela legea indarrean sartzearekin. Garizuma garaian etortzen dira egunero, eta, gero, tarte batez etortzeari uzten diote normalean. Ez dakit jarraituko duten, dirudienez erpin asko baititu lege horrek. Oraingoz ez dira etorri Garizuma bukatu delako, baina ikusi dugu maiatzaren 7an berriro datozela.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Lege proiektuak euskara eta euskal kultura al ditu ardatz?

Lausotasunak ilundutako asmoak

Jone Bastida Alzuru

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Lege proiektuak euskara eta euskal kultura al ditu ardatz? Galdera horri erantzuten saiatu dira Idurre Eskisabel, Asier Etxenike eta Iratxe Retolaza.

Donostiako manifestazioaren burua. ©Gorka Rubio / FOKU

Eskola publikoko eragileek «ezezko borobila» eman diote legeari kalean

Irati Urdalleta Lete

Euskal Eskola Publikoaz Harrok deituta, manifestazioak egin dituzte Bilbon, Donostian eta Gasteizen bGaitzetsi dutenez, Hezkuntza Lege proiektuak ez du eskola publikoa sistemaren «muinean» jartzen

Maurizia etxe okupatua hustu egin du Poliziak

Maurizia etxe okupatua hustu egin du Poliziak

Berria

Goizaldean hasi dute operazioa Baionako Santa Ursula kaleko eraikin okupatuan, eta orain materiala ateratzen ari da Frantziako Polizia. Proiektuaren bultzatzaileek elkarretaratzera deitu dute gaur arratsalderako.

Jaizkibelen bilaketa lanetan aritu den taldea. ©@112_SOSDeiak

Hilik topatu dute Jaizkibelen desagertutako 65 urteko gizonezkoa

Berria

Sendiak asteartetik ez zuen haren berririk, eta ordutik aritu dira bila.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.