Albistea entzun

Draghik politikariak eta teknikariak uztartuko ditu Italiako Gobernuan

Lehen ministro hautatua babestu duten alderdietako kideek hartuko dituzte ministerio gehienak. Eguerdian egingo dute karguaren zina
Mario Draghi Italiako lehen ministro hautatua, atzo, errepublikako presidentearekin bildu ostean.
Mario Draghi Italiako lehen ministro hautatua, atzo, errepublikako presidentearekin bildu ostean. A. DI MEO / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Gorka Berasategi Otamendi -

2021eko otsailak 13

Bete du enkargua Mario Draghi Europako Banku Zentraleko buru izandakoak. Sergio Mattarella Italiako presidenteak gobernua eratzen ahalegintzeko eskatu zion aurreko astean, eta, alderdien artean kontsulta egin eta gero, horretarako nahikoa babes baduela baieztatu du. Parlamentuan ordezkaritza duten indar guztiek eman diote baiezkoa hark gobernu berri bat gidatzeari, salbuespen bakarrarekin: kontra agertu da Italiako Anaiak eskuin muturreko alderdia. Mattarellari gobernu ardura bere gain hartuko duela jakinarazi zion atzo arratsaldean presidentearekin Quirinale jauregian egin zuen bileran. Segidan, ministro karguetarako aukeratu dituenen zerrendaren berri eman zien hedabideei.

Italiako hurrengo gobernuak 23 ministro izango ditu. Gehienak Draghi babestu duten alderdi politikoetako kideak izango dira, baina lehen ministro hautatuak alderdietatik kanpoko teknikariak aukeratu ditu lehentasunezkotzat dauzkan arloetarako. Hala, Daniele Franco Italiako Bankuko zuzendari ohiak hartuko du Ekonomia Ministerioa; Vittorio Colao Vodafone enpresako kontseilari izandakoaren esku geldituko da Berrikuntza eta Trantsizio Digitalerako Ministerioa; Roberto Cingolani Italiako Teknologia Institutuko buru ohiarentzat izango da Ekologia Ministerioa; eta Marta Cartabiarentzat Justizia arlokoa —Italiako Auzitegi Konstituzionaleko presidentea izandakoa da—.

Hamabost ministerio hartuko dituzte Draghiri babesa eman dioten alderdiek; hau da, M5S 5 Izar Mugimenduak, Alderdi Demokratikoak, Libreak eta Berdinak-ek, Italia Bizirik-ek, Forza Italiak eta Legak.

Conteren sei ministro

Egun jardunean dauden ministroetako seik karguan jarraituko dute: tartean, Roberto Speranza Osasun ministroa, pandemiaren kontrako estrategiaren arduraduna; eta, harekin batera, Luigi Di Maio Atzerri ministroa eta Luciana Lamorgese Barne ministroa ere bai.

Hirurak izan dira Giuseppe Conteren koalizio gobernuko kide hark dimisioa eman zuen arte. Contek urtarrilaren 26an utzi zuen kargua, agintean jarraitzeko nahikoa babes ez zuela baieztatu ondoren. Haren aginteak ez du hiru urte ere iraun. M5Sri eta Legari esker iritsi zen gobernura, 2018 hasierako bozen ostean, baina 2019ko abuztuan, Matteo Salvinik bere alderdia atera zuen koaliziotik, hauteskundeak behartzeko.

Jokaldia, ordea, ez zitzaion ondo atera, eta haren lekua hartu zuen Matteo Renziren Italia Bizirik alderdiak. Renzik, baina, gobernua uztea erabaki zuen iragan hilabetean. Europako Batasuneko funtsen inguruko eztabaiden ondorioz, Italia Bizirik alderdiko bi ministroek dimisioa aurkeztu zuten, eta Conte gutxiengoan gelditu zen. Lehen ministro ohiak berriz ere kargura itzultzeko ahaleginak egin dituen arren, ez du lortu nahikoa babes.

Egoera politiko ezegonkor horren aurrean eta COVID-19aren pandemiari aurre egiteko behar larrian, Draghirengana jotzea erabaki zuen Mattarellak, eta hari gobernu berri bat eratzen ahalegintzeko eskatu zion.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Stella Canava abokatua Bastiako (Korsika) bere kabinetean, herenegun. ©ANDER PEREZ ZALA

Yvan Colonnaren kasuko erabakiak «guztiz politikoak» dira

Ander Perez Zala

Korsikako preso nazionalistak datorren hilabetetik aurrera izango du baldintzapean aske geratzea eskatzeko aukera. BERRIA haren abokatu Stella Canavarekin mintzatu da egoeraren berri izateko.

 ©CECILIA VALDEZ

«Perun elkarrizketarako abaguneak zabalduko direla espero dugu»

Cecilia Valdez

Perun, feministek Pedro Castillo hautagaiaren alde bozkatu zuten. Nahiz eta jakin Peru Libre alderdia kontserbadorea dela genero gaietan, Contrerasek uste du behetik gora helduko dela «benetako aldaketa».

Ebrahim Raisiren jarraitzaileak, hauteskunde kanpainan, Teheranen. ©ABEDIN TAHERKENAREH / EFE

Dena printzipalisten alde

Iosu Alberdi

Raisi da Irango presidentetzarako bozak irabazteko hautagai nagusia. Inoizko parte hartzerik txikiena aurreikusi dute. Krisia eta zigor ekonomikoak izango dira gobernuburu berriaren kezka nagusiak
Etiopiako armadako soldaduak Tigray eskualdean, herrialdearen iparraldean. ©EFE

Pandemiak gatazkatsuagoa bihurtu du mundua, Bake Indizearen arabera

Julen Aperribai

Indarkeria %0,07 hazi dela ondorioztatu du Ekonomiaren eta Bakearen Institutuak. Herrialde gehienek gastu militarra handitu zuten iaz

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna