Kontraekitaldiak, polizia, istiluak eta adineko zauritu bat

2021eko irailaren 19a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Sarek hasiera batean antolaturiko martxari erantzuteko, PPk eta Voxek atzo goizean Arrasaten antolaturiko kontraekitaldi batzuetan parte hartu zuten. Carlos Iturgaiz PPko burua San Andres kaleko ekitaldi batean izan zen, ETAk Jose Antonio Ortega Lara bahituta eduki zuten lekutik gertu. Han, Unai Paroti egozten zaizkion 39 hildakoen izenak zituzten afixak erakutsi zituzten. Voxeko kideek Voces Contra el Terrorismo taldeak Garibai hiribidean eginiko ekitaldian parte hartu zuten, Santiago Abascal buru zutela. Horien elkarretaratzearen inguruan, Ertzaintzak polizia lerro hertsia ezarri zuen, eta, ekitaldiaren amaieran, poliziak beste aldean protestan ari ziren antifaxistei oldartu zitzaizkien. Oldarraldiaren ondorioz, taberna batean eserita zegoen adineko gizon bat bere aulkitik erori zen, eta burua zauritu, eta ospitalera eraman zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.