Turkiako Gobernua egiten ari den kudeaketa kritikatu du oposizioak

Mikel O. Iribar.
2023ko otsailaren 9a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Turkiako oposizioko alderdiek kritikatu egin zuten atzo gobernuak lurrikaren ostean egindako kudeaketa. CHP alderdi sozialdemokratako buru Kemal Kiliçdarogluk hitzeman zuen ez dela Erdoganen alde lerratuko. Nabarmendu zuen CHPk ez dituela onartuko oposizioak kontrolatutako udalerriei laguntza emateko ezarritako oztopo burokratikoak, eta bere alderdiko alkateei eskatu zien beren kabuz jarduteko. «Oztopo burokratikoak jartzen badizkizuete, entzungor egin».

CHPren arabera, alderdi horrek kontrolatutako barruti batzuetan, Erdoganen AKP alderdia laguntzen banaketan esku hartzen ari da, argudiatuta udalek ez dutela horretan eskuduntzarik, estatuak baizik. Kiliçdaroglu gogor mintzatu zen presidentearen aurka: «Utzidazue argi eta garbi esaten: prozesu honen erantzule nagusia Erdogan da. Gobernuak hogei urte daramatza lurrikarei erantzuteko protokolorik egin gabe».

Kiliçdaroglu bera ere lurrikarak kaltetutako hainbat hiritan izan zen atzo alderdikieekin batera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.