Presoen brindisen aurkako agiria onartu dute

2019ko ekainaren 26a
00:00
Entzun
Udako festei begira, bi adierazpen instituzional bultzatu zituen atzo Navarra Sumak. Lehenak emakumeen aurkako jazarpen, eraso eta indarkeriarik izango ez duen festa askeen alde egiten du, eta aho batez onartu zen.

Bigarren agiriko lehen puntuan, festetan gorroto adierazpenik egongo ez den jaien alde egiten da, «hala nola kartzelatik ateratako terroristei omenaldiak, biktimentzat iraingarriak baitira». Bigarren puntuan, aipatzen da gorrotoa sustatzen dutela presoen aldeko brindisek edo festetako toki nabarmenetan «terrorismoagatik zigortutako pertsonak nabarmentzeak». Azkenik, Ospa eguna bezalako ekitaldien aurkako neurri oro hartzeko asmoa agertzen da. PSNk osorik babestu zuen. EH Bilduk aurka egin zuen, eta Geroa Baik azken bi puntuetan kontra egin zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.