SOSLAIA. Rosa Perez Esquerdo

Osakidetzaren gidari berria

BERRIA.
Maite Asensio Lozano.
2020ko urriaren 24a
00:00
Entzun
Zuzendari nagusi berria du Osakidetzak: Rosa Perez Esquerdok gidatuko du osasun erakundea aurrerantzean, Osakidetzako administrazio kontseiluak atzo erabaki zuenez. Barakaldon (Bizkaia) jaio zen Perez, 1969an; Medikuntza eta Kirurgiako lizentziaduna da EHUn, Familia eta Komunitate Medikuntzako espezialitatea du, eta gerontologia klinikoari buruzko master bat eta osasun kudeaketari buruzko beste bat dauzka.

Bartzelonako eta Bilboko zenbait osasun etxetan egin du lan ibilbidea, baita irakaskuntzan ere, eta kudeaketan ere jardundakoa da, lehen arretan batik bat. COVID-19aren pandemia kudeatzea egokituko zaio, eta badu eskarmentua arlo horretan: Basurtuko (Bilbo) eskualde unitateko zuzendariorde medikoa izan da azken urtean.

Jose Luis Diego Casals ordezkatuko du Perezek. 2018ko azaroan izendatu zuten hura, Osakidetzako oposizioetako irregulartasun salaketen harira Maria Jesus Mujikak dimisioa eman eta gero.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.