Irisarriko eskola publikoa okupatu dute dozena bat gurasok

Oihana Teyseyre Koskarat.
Irisarri
2022ko ekainaren 15a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Eskola ataria okupatu zuten, atzo goizean, Irisarriko (Nafarroa Beherea) eskola publikoko gurasoek, ikasleekin batera, beren kexua adierazteko. Izan ere, irailetik goiti euskara gehiago sartu nahi dute bigarren zikloko lehen hiru urteetan: lau egunetik hiru egin nahi dituzte euskaraz —orain, bi dira—. Gainera, lehen urteko lehen hiru hilabeteak osoki euskaraz izatea galdetzen dute. Ikuskaritzari proiektua aurkeztu diote, baina ez dute erantzunik jaso.

Jenofa Loihato gurasoa da, eta honela mintzatu da: «Haserre gara, proiektu bat pentsatua dugu, plantan ezartzeko ahalak baditugu, eta ezin gauzatuz ari gara, erantzunik ez baitugu ukaiten administrazioaren partetik». Gurasoen gehiengoak, irakasleek eta herriko etxeak bat egin dute galdearekin. Alta, ez dute erantzunik ukan, eta «etengabeko oztopoak» ezartzen zaizkiela salatu dute gurasoek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.