Euskal presoei gutunak bidali dizkiete Baionatik

2021eko abenduaren 22a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Eguberrien atarian, hogei gazte inguru Baionako posta bulegoaren aitzinean elkartu ziren atzo, euskal presoei eskutitzak bidaltzeko: «Gutun hauen bitartez, euskal militanteak gatibu dituzten Frantziako eta Espainiako Estatuetako eta Euskal Herriko presondegi guzietara iritsiko da gazteon elkartasuna».

Gainera, kezka agertu dute Jakes Esnal eta Unai eta Ion Kepa Paroten egoera dela-eta, eta dei egin dute Baionan urtarrilaren 8an egingo duten manifestazioan parte hartzera: «Denboraz larri gabiltza, eta Unai, Ion, Jakes eta gainerako preso politiko guziak etxean nahi ditugu».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.