Harria

'Harria'

Argitaratzailea: Egilea editore.

2023ko urtarrilaren 29a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Wstern film baten soinu banda bailitzan hasten da Harria laukoteak argitaratu berri duen lehen lan luzea, eta, amerikana doinuak guztiz alde batera utzi gabe, segituan murgiltzen dira folk, rock, pop eta baita country doinuetan ere, diskoak irauten duen hamabi abestietan. Aurretik hainbat taldetan aritutako partaideek sustraiak alde batera utzi gabe baina doinu ezberdinak uztartuz sortu dute diskoa, erraz entzun eta irensten den lan benetan atsegina lortuz. Azken boladan ugari zabaldu diren estilo elektroniko eta urbanoetatik eta haietan ageri diren efektu andanetatik urruti, soinu organikoa da nagusi hemen; hori baita Harria, apaindura berezirik gabe, barrukoa hitzez eta melodiaz azaltzen duen lana.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.