Albistea entzun

Bizikleta martxa egin dute Bizkaian armagintzaren eta gastu militarren aurka

Talde antimilitaristek eta ekologistek antolatu dute. Armagintzan aritzen diren euskal enpresak alor zibilera pasa daitezela galdegin dute
Txirrindulariak Bilboko kaleetan, atzo.
Txirrindulariak Bilboko kaleetan, atzo. MARISOL RAMIREZ / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Gotzon Hermosilla -

2022ko apirilak 24 - Bilbo

Zenbait talde antimilitaristak eta ekologistak antolatuta, 14. Bizikleta Martxa egin zuten atzo Bilbon eta inguruetan, gerraren, gastu militarraren eta armagintzaren aurka. Aurtengo mobilizazioaren eskaera nagusia izan da armagintzan aritzen diren euskal enpresak arlo zibilera pasa daitezela, armen ekoizpena albo batera utzita, eta instituzioek armagintzara bideratzen dituzten diru laguntzak xede horretarako erabil ditzatela.

11:00etan bildu ziren txirrindulariak Bizkaiko Foru Aldundiaren jauregiaren aurrean. Han pankarta bi zabaldu zituzten, Gerra hemen hasten da eta Gerrarik ez leloekin, armagintzaren kontrako eskuorriak banatzen zituzten bitartean.

Kakitzat taldeko bozeramaile Luis Garciak azaldu ditu protestaldiaren arrazoiak. Esan duenez, armagintza industria indartsua da Euskal Herrian; esaterako, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 750 milioi euro fakturatzen du urtero. Industria hori zibil bilakatzea galdegiten dute: «Ez dugu lanpostuak suntsitzea proposatzen. Enpresa horiek badute teknologia nahikoa behar diren egokitzapenak egiteko, eta, gainera, instituzio publikoen diru laguntzak jasotzen dituzte. Diru hori trantsizioa egiteko erabil daiteke».

Gastu militarra ere salatu du Garciak. Esan duenez, Espainiako Gobernuak 22.000 milioi euro bideratu ditu gastu militarretara, eta, gainera, Espainiako gobernuburu Pedro Sanchezek iragarri du datorren urtean gastu hori 6.500 milioi euro handituko dutela, eta beste 10.000 milioi euro erabiliko dituztela ehiza hegazkinak, misilak, itsaspekoak eta antzekoak erosteko: «Gastu militarretan xahutzen den dirua ez doa zaintzetara, hezkuntzara edo osasungintzara, eta pandemiak erakutsi digu beharrak arlo horietan daudela».

Gerra arbuiatzeko ere erabili dute mobilizazioa: «Orain badirudi gaiak gaurkotasuna hartu duela Ukrainako gerra gertu dugulako, baina ezin dugu ahaztu gaur egun munduko 55 herrialdetan daudela gatazka militarrak».

Geldialdiak enpresetan

11:20an abiatu ziren txirrindulariak Foru Aldundiaren egoitzatik, euripean eta atzetik antolatzaileen furgonetak jarraitzen ziela. Bilbotik Barakaldora (Bizkaia) joan ziren, eta han geldialdia egin zuten ITP Aero enpresaren egoitzaren aurrean.

Antolatzaileek esan dutenez, enpresa horren negozioaren %29 armagintzaren arlokoa da, eta parte hartzen du Airbus A400M garraio militarraren eta Eurofighter gerra hegazkinaren ekoizpenean.

Barakaldotik Portugaletera joan ziren txirrindulariak, eta han Bizkaiko Zubia hartu eta Getxora jo zuten. Getxoko Sener enpresaren egoitzaren aurrean amaitu zuten ibilaldia. Martxaren antolatzaileek azaldu dutenez, Europako enpresarik garrantzitsuenetako bat da Sener ingeniaritza aeroespazialaren arloan, eta haren jardueraren ataletako bat da misilen eta bestelako armen osagaiak egitea.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Zaldibarko zabortegia, artxiboko irudi batean. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Zaldibarko zabortegia zigilatzeko eskatu dio Jaurlaritzak Verterri

Edurne Begiristain

Jaurlaritzak fiskaltzari jakinarazi dio Verter Recyclingek ez dituela egin behin betiko zigilatze lanak. Lege baliabideak abiatu ditu enpresak zor dizkion 28 milioi euro jasotzeko
Bidaiariak, maskara jantzita, Gasteizko tranbiara igotzen. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Gaurtik aurrera ez da maskara beharko garraio publikoan Hegoaldean

Jone Bastida

Indarrean da Espainiako Ministroen Kontseiluaren agindua. Optiketan eta ortopedietan ere ez da derrigorrezkoa, baina osasun zentroetan bai
Manifestazioaren antolatzaileak, aurkezpenean. ©BERRIA

NATOren eta EBren kontrako manifestazioa egingo dute Bilbon

Gotzon Hermosilla

Martxoaren 11n egingo dute, eta han «Euskal Herri antiinperialista» aldarrikatuko dute

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.