ERREAKZIOAK
«Sakabanaketak ez dituela eskubideak urratzen esateak espetxe politikaren ondorioak ezkutatzea du helburu: astebururo 900 pertsona baino gehiago errepidean jartzen dira, kostu ekonomiko itzela hartuta beren gain, preso bat bisitatzeko eskubidea baliatu ahal izateko».
Etxerat
«Senideen eskubideak ere errespetatu behar dira. Estrasburgoko Auzitegiaren bi sententziak argi utzi dute presoen eta senideen eskubideen aurkakoa dela sakabanaketa. Baina gobernuak ez ikusiarena egiten du».
Sare
«Arduragabe eta koldar jokatu du epaileak, legez berari dagokiolako preso guztien eskubideak errespetatzen direla bermatzea. Baina berari dagokion patata beroa beste bati pasatu dio».
Julen Arzuaga
EH Bilduko legebiltzarkidea
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.