Albistea entzun

PENTSALDIAN

Aterako al gara?

Itxaro Borda - Idazlea

2021eko urriak 6

Lur honen zazpi bazterretatik datozkigu berriak datozkigu, bata bestearen ondotik: hemen, osasun neurriak altxatzen dituzte, hor, haurrek ez dute maskararik jantzi behar eskoletan eta txertatze kanpainak bukatutzat ematen dira han. Herrialde bakoitzak bere bidea azpatzen du, garai bateko koronabirusaren presioa iraganaren sotoetara konfinatuz. Txertoak posible egiten du gaurko hobekuntza, munduaren hegal aberats hauetan bederen. Etxeetako itzalpe tepuak uzten ahal ditugu, osasun-abisu panela desagertzean, gure paisaia urbanoak itxuraldatu direla gainera.

Hala ere, maskara zinpurtua daramagu sakelan, dendetan edo leku publikoetako sarreretan eskatzen digutelako oraino. Postan demagun. Edo txokolate-esnea hurrupatzera goazenean. Liburutegian. Merkatuan, jendea metatzen eta multzotan biltzen den larunbat goizetan. Eta ahanzten dugunean zer? Maubec kalearen puntatik lasterka berriz gibelera, hatsanka eskaileretan gora... sukaldeko mahaian deblauki pausatua den trofeo preziosoa eskuetan atxikitzearen soseguaz hantu arte. Hainbat urrats, hainbat kezka ... derrigorrezkoak alabaina, norberaren bizitza sozial minimoa segurtatzeko.

Iruditzen zaigu mehatxua atzean daukagula, baina mediku-irakasleak entzuten ditugu bosgarren uhin bat altxa daitekeela abisatzen. Aldaera hori bataiatu dute, eta larrazkenean erasotzeko prest liteke, gure axolagabetasun berriaren sasiaren muinean tapalakaturiko mamutzar baten antzera. Birusarekin bizitzen ikasten dugu, beste hainbatekin bizitzen ikasi dugun bezala. Adinean hara doazen jendarteetan, ordea, albistea beldurgarri da, epidemiaren zenbakien arabera, xaharrak eta eriak dituelako bereziki eramaten. Baina ez bakarrik...

Eztabaidak piztu dira udaran zehar. Zientifikoak izan nahiko zuketen diskurtso bitxiak aditu ditugu antivax eta antipass delakoen ahoetan, suprefeturaren aitzinean manifestaldiak gurutzatzean. Heren new age kutsukoak, heren konplotistak eta heren negazionistak. Lerro horietan, klase ertaineko hainbat emakume diafano miretsi nituen... Eta ez nintzen gutxi harritu, behin, adiskide batek argumentu horiek oro harilkatu zizkidanean, ez niolarik ezer galdatzen. Pataskatzeko gogo bizia zuen, josteko oihalak erosten geunden BABko denda handi hartan.

Ezinegonaren ildo horretatik, ikerlari batzuek Frantzian insurrekzio-aurre giroa detektatua dute aspaldian. Gaia jorratzeko artikulu mamitsuak idatzi dira, gehienetan ingelesez. Pandemiak ez du egoera batere baretu. Aturri hegiko ene ibilaldiren batean, elkarrizketa interesgarri baten lekuko izan nintzen. Bi gizon ziren, banku batean, kasik etzanak, garagardo botilak eskuetan, lau egunetako bizarrarekin, amesten zuten balizko iraultzaz totelka mintzo: «Aldaketa erradikalik eta populuaren altxamendurik egingo ez deino, deus ez da kanbiatuko....» zioen haietatik batek, kexu eta oldartzeko prest, txin-txin... mardo-mardo zeuden nik uste.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Herritarren batzarra. ©Telesforo Monzon Laborategia

Parte hartzeko beste modu bat

Miren Garate - Gipuzkoako Hitza

Gipuzkoako Herritarren Batzarrak klima aldaketari eta nekazaritzari buruzko gomendio sorta bat egin dio Gipuzkoako Foru Aldundiari; horri erantzunez, zer konpromiso hartuko dituen zehaztu du aldundiak. Batzar hori sortu den lehen aldia izan da, eta sustatzaileak pozik agertu dira emaitzarekin.

 ©Monika del Valle/ FOKU

«Museoak izango du arrantza kultura bizirik mantentzeko funtzioa»

Zihara Jainaga Larrinaga - Bizkaiko Hitza

Lau hamarkada eman ditu Aingeru Astuik Bermeoko Arrantzaleen Museoko zuzendari karguan. Aurrez, marinel ere aritu zen. Afizioa eta ofizioa, biak uztartzeko aukera eman dio itsasoak.

 ©Iñigo Uriz / FOKU

Benetako min amaigabea

Edurne Elizondo - Nafarroako Hitza

Sei emakumek Asenna Nafarroako Endometriosi Elkartea sortu dute, eritasun horren berri emateko. Salatu dute oraindik ere gaixotasun «ikusezin» bat dela, eta zalantzan jartzen dela sufritzen dutenen hitza.

UEMAko herrietarako udalen ordezkariak, atzo, Azpeitian. ©JON URBE / FOKU

UEMAk egiturazko neurriak eskatu ditu euskararen erabilera sustatzeko

Irati Urdalleta Lete

Ehun herriko langa gainditu du, beste lau herri onartuta: Arrankudiaga, Arruazu, Doneztebe eta Etxebarria. UEMAk Euskal Herri euskaldunaren orubeak sendotzeko konpromisoa hartu du

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...