Auto istripua izan du Itziar Moreno euskal presoaren lagun batek

inaut matauko rada
2022ko abuztuaren 2a
00:00
Entzun
Itziar Moreno Bilboko euskal presoaren lagun batek auto istripua izan zuen uztailaren 17an. Roazhongo kartzelara (Bretainia) bidean zegoen Morenoren laguna, Euskal Herritik 795 kilometrora.

Etxerat Euskal Preso eta Iheslari Politikoen Senide eta Lagunen Elkarteak adierazi duenaren arabera, Morenoren laguna bata bestearen atzean zeuden bi kamioi aurreratzen saiatu zen; aurreratzen ari zela, atzeko kamioia aurrekoa aurreratzen saiatu zen, atzera begiratu eta keinukariak jarri gabe. Morenoren lagunak ez zuen denborarik izan autoa balaztatzeko, eta kamioiaren atzeko aldea jo zuen. Bira batzuk egin ostean, errepidearen bazterrean geratu zen autoa. Ibilgailuaren aurrealdea guztiz hondatuta geratu zen. Morenoren lagunak gau bat eman behar izan zuen ospitalean.

Etxerat-ek dio preso baten gertuko batek aurten izandako lehen auto istripua dela, baina gogorarazi du joan den urtean lau izan zirela. Elkartearen datuen arabera, egun 82 preso daude oraindik Euskal Herritik kanpoko kartzeletan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.