Albistea entzun

CSNren azken aktak ezbaian jarri du Garoñako hondakinen kudeaketa

Martxoan hiru litro hondakin isuri ziren. Hainbat bidoiren egoera oso kaskarraz ohartarazi du
Santa Maria de Garoñako zentral nuklearra.
Santa Maria de Garoñako zentral nuklearra. ENRIQUE TRUCHUELO / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Juanma Gallego - Jon Rejado -

2017ko maiatzak 20 - Gasteiz

Garoñako zentral nuklearrean istripu bat gertatu zen martxoaren 24an. Erradioaktibitate txiki eta ertaineko hondakinak zituen bidoi bat garabi batetik erori zen. Kolpearen ondorioz, hiru litro hondakin isuri ziren lurrean; bidoi horiek kobalto-60 eta zesio-137 gai erradioaktiboak eduki ohi dituzte barruan. Nuclenorrek ordu gutxian bideratu zuen egoera; horri esker, ez zuen gertakizunaren berri eman behar izan istripu gisa. Ordea, prozesuan hainbat irregulartasun gertatu ziren. Besteak beste, atzerapenarekin eman zieten istripuaren berri kontrol gelako arduradunei.

CSN Espainiako Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak gertakari hori jakinarazi berri du 2017ko lehen hiruhilekoaren azterketen txostenean. 10:15ean izan zen ezbeharra, hondakinen biltegitik garabi bat baliatuta edukiontzi bat ateratzen ari zirenean. Edukiontzia sostengatzen zuen uztai metalikoa apurtu zen, eta, ondorioz, hiru metrotik lurrera erori zen; horrek bidoiaren tapakia askatu, eta isuria gertatu zen. Horren inguruko eremua plastikoz estali zuten, beharginek garbi zezaten. 18:30ean bukatu zituzten garbiketa lanak, baina 2-3 zentimetro asfalto geruza kendu behar izan zituzten zorutik.

Paco Castejon Ekologistak Martxan-eko kide eta fisikari nuklearrarentzat istripua da txostenean dagoen irregulartasunik «ikusgarriena». Ordea, «eskandalutzat» jo du txostena, oso-osorik, eta arreta bidoien biltegiratzean jarri du. Hain zuzen ere, hondakin erradioaktiboen bidoiak berregokitzeko egiten diren lanen harira gertatu zen istripua.

Bidoi «deseginak»

CSNk aipatu dituen bidoiak behin-behineko biltegi batean dituzte gordeak. «Hormigoizko andel txikien modukoak dira, lauki-sare batekin banatuta», deskribatu du Castejonek. Han aspaldiko hondakinak ditu gordeak Nuclenorrek. Eragozpena da 1982. urtera arte hondakinak gordetzeko erabilitako sistemak arazo asko eman zituela, eta bidoi zaharren egoera oso kaskarra dela. CSNren ikuskatzaileak txostenean jaso dituen deskribapenak argigarriak dira: «Silo askotan, desegindako bidoiak daude, eta hondakina barreiatuta dago barruan»; edota «kasu askotan, hondakinak guztiz jan du bidoiaren estalki metalikoa; atmosfera ukitzean, hondakinak bolumena handitu, gainezka egin, eta bidoiaren paretak hondatu ditu».

Hondakin horiek mugitzeko lanen deskribapen zehatza egin du CSNko ikuskatzaileak. Degradazio handia zuten bidoiak agertu ahala, beharrezkoa gertatu zen langileak eraikinean sartzea, bidoiak hartzen dituen makinaren lana errazteko: metalezko pertika batzuekin bultzatu behar izan zituzten bidoiak, besteak beste. «Bidoiak atera ahala horien egoera okerrera zihoanez, gero eta maizago eta epe luzeagoan sartu behar zuten langileek», ipintzen du txostenean.

CSNk berak jakinarazi du egoera horrek langileen kexak eragin dituela. Areago, CSNk kexa anonimo bat jaso zuen egoeraren berri emanez. Castejonek ohartarazi du langileek erradiazio kantitate «oso handiak» hartzen dituztela prozesu horretan. Dosiak legearen barruan daudela azaldu du, baina ezohikoak direla. Txostenean aipatzen den langileetako baten kasua erabili du adibide gisa; langile horrek 258 mikro-sieverteko erradiazioa hartu zuen 85 orduan. «Urte osoan har dezakeenaren berrogeiren bat da, eta langile ez direnek urte batean jaso dezaketenaren laurdena», azaldu du.

«Kezkatzeko» motiboak

CSNren aktak, hondakinen kudeaketaren berri ez ezik, beste irregulartasunen berri ere ematen du: sute simulazioaren abisua entzun ez zuen langilea, «babes erradiologiko gunean ez delako megafonia ondo entzuten»; iraungitze data gainditu duten piezak, horien etiketak ez gaurkotzeagatik; arazoak eman zituen larrialdietarako motor-sorgailua; ponpa baten gainean kokatutako erreminta kutxa, han jartzen bazuen ere ohar bat esanez horren gainean ezer ez jartzeko... Castejonek esan du ohar horiek guztiak «kezkagarriak» direla. «Azpiegituraren egoera txarra erakusten duten hainbat adierazle daude txostenean: entzuten ez den megafonia... Enpresaren utzikeria ikusita, ez litzateke arraroa istripu gehiago izatea».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

UEMAko herrietarako udalen ordezkariak, atzo, Azpeitian. ©JON URBE / FOKU

UEMAk egiturazko neurriak eskatu ditu euskararen erabilera sustatzeko

Irati Urdalleta Lete

Ehun herriko langa gainditu du, beste lau herri onartuta: Arrankudiaga, Arruazu, Doneztebe eta Etxebarria. UEMAk Euskal Herri euskaldunaren orubeak sendotzeko konpromisoa hartu du

Hezkuntza Plazara elkarteko ordezkariak, atzo, Donostian eginiko agerraldian. ©IDOIA ZABALETA / FOKU

«Plan pilotu bat» galdegin dute, euskal hezkuntza sistemaren bidean

Ion Orzaiz

Hezkuntza Plazara-k elkarlana sustatuko du, hezkuntza proiektua, euskalduntzea eta euskal curriculuma bilduko dituen bide orria lantzeko

Ekitaldia atzo, Azpeitian. ©GOTZON ARANBURU / FOKU

Pasaiako segada argitzeko eskea egingo diote Jaurlaritzari

Gurutze Izagirre Intxauspe

Biktimen senideek sumina adierazi dute «hiru urteko lana lapurtu dietelako». Etzi, sarraskian parte hartu zuten polizietako bat identifikatzeko proba egingo dute auzitegian

Immigrazio lege proposamen berriaren aurkako afixa itsatsi zuten Baionako herriko etxe aitzinean. ©GUILLAUME FAUVEAU

Dozenaka lagun bildu dira Baionan immigrazio lege berriaren aurka

Garazi Aduriz Zuñeda

Legeak ukango lituzkeen ondorioen berri eman, eta zakarrontzi batera bota dituzte. Migrazio politika duin bat» ukan dute aldarri

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...