Albistea entzun

Tubacex. Grebaren amaiera

Gatazka baten azken arrastoak

Tubacexeko langileek protestari eutsi diote azkenera arte; enpresaren atarian izan dira, azken ia zortzi hilabeteetan egunero egin legez. Eskualdean begi onez hartu dute akordioaren albistea.

Aitor Biain -

2021eko urriak 5 - Laudio

Tubacexeko langileek azkeneko aldiz berritu zuten atzo goizean Laudiok (Araba) lantegiaren atarian jarria zuten kontagailua: 236 egun. Hori da azken zenbakia; hori da epe mugarik ez zuen grebaren muga. Lan gatazkari amaiera eman dion akordioa sinatuta, ez ditu egun gehiago zenbatuko aurrerantzean. Protestaren ikur eta lekuko izan da ia zortzi hilabetez, eta azken egunean ere hala izan zen. Haren inguruan elkartu baitziren langileak azkenekoz protesta egiteko, eta bertan egin zituzten azken talde argazkietako batzuk ere.

Beste protesta egun bat izan zen atzokoa Laudion, bai behintzat greba bertan behera utzi zutela jakinarazi zieten arte. Goizean goizetik elkarretaratzea egin zuten langileek enpresaren atarian, azken hilabeteetan egin duten moduan. Batzuk karta jokoan ari ziren bitartean, beste batzuk hitz aspertuan ari ziren, berriak noiz jasoko zain. Izan ere, aldi berean bilduta zeuden sindikatuetako ordezkariak, zuzendaritzarekin aurreko astean egindako akordioaren aurrekoa berretsi edo ez erabakitzeko.

Eguerdia iristerako heldu zen notizia, Bilbotik. Apenas egon zen erreakziorik, halere. Langile batzuek Borroka da bide bakarra leloa margotu zuten enpresaren sarreran, lurrean, «borroka» horren azken arrastoa utzi nahian.

Arrasto horietako batzuk ikusgai daude oraindik inguru horretan: pankartak, pintaketak eta egurrezko gurutzeak, esate baterako. Baina badira ikusi ez arren luzaro iraungo duten irudiak ere, hala nola buzo gorriak jantzita eserialdia egin zutenekoa, zuzendaritzaren autobusa babesteko argudioarekin Ertzaintza oldartu zitzaienekoa, edota EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak lan erregulazioa indargabetu ondoren kaleratze gutunak erre zituztenekoa.

Lasaitasuna herrian

Ia zortzi hilabete iraun du gatazkak, eta tarte horretan, Laudioko eta Amurrioko herritarrena ez ezik, Aiaraldea eskualde osoaren babesa ere jaso dute langileek. Merkatari, tabernari, elkarte, norbanako...: bere egin dute protesta guztiek, lehen egunetik hasi eta azkenera arte, nola manifestazio eta lanuzteekin bat eginez, hala elkartasun ekintzetan parte hartuz. Hori dela eta, begi onez hartu dute askok akordioa ere.

Hala aitortu zuen Carlos Escuzak esaterako: «Albiste ona da guztiontzat, bai langileentzat, baita herriarentzat eta bertako negozio txikientzat ere. Lanpostu asko zeuden jokoan, eta eskualdearen etorkizunari eragiten zion erabakia garrantzitsua zen». Escuza harategiaren arduraduna da, eta, adierazi duenez, behin baino gehiagotan lagundu izan die grebalariei. «Askotan etorri izan dira dendara erosketak egitera, eta ahal dugun heinean laguntzen saiatu gara beti. Saiatu gara gure aletxoa jartzen, protestetan parte hartzen...». Oraindik erakusleihoan dauka langileen aldeko afixa, hain zuzen.

Jorge Castellon Sever oinetako dendako arduradunaren hitzetan ere, «hilabete gogorrak» izan dira herriko merkatarientzat; pandemiaz gain, ziurgabetasun egoera bati aurre egin behar izan diotelako : «Luze joan da guztiontzat, eta behar genuen halako albiste bat. Kaleratzerik egongo ez dela jakitea oso pozgarria da, eta uste dut eskualde guztiarentzat albiste ona dela. Ea denon artean aurrera egiten hasten garen berriz».

«Normaltasunera» itzultzeko «beharra» azpimarratu zuen Jurdana Patiño Haitzulo Barri tabernako zerbitzariak, halaber. «Ohiko egunerokora itzultzeko beharra genuen guztiok, nik uste. Ziurgabetasun handia izan dugu denbora luzez, zuzenean eragin baitigu honek guztiak guri ere. Denoi lagunduko digu, baina bereziki langileei eta haien familiei, eta horrek zeharka guri, batez ere ostalaritzari eta gainerako negozioei».

Gaur beste egun bat izango da Aiaraldean. Tubacexen, langileak beharrera itzuliko dira ostera, baina enpresaren atariko kontagailuak ez du egun gehiago zenbatuko.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Bizkaiko metalgintzako sindikatuek LHKren aurrean deituriko mobilizazioa. ©Marisol Ramirez / FOKU

Lehen greba hotsak iritsi dira Bizkaiko metalgintzara

Imanol Magro Eizmendi

ELAk, LABek, CCOOk eta UGTk plataforma bateratu bat osatu dute lan hitzarmena negoziatzeko, eta patronalari jakinarazi diote ez dutela nahi negoziazioak gehiegi luza daitezen.

<b>Funtzionarioak.</b> Langileak, Jaurlaritzako administrazio orokorreko egoitzara sartzen, aste honetan. ©RAUL BOGAJO / FOKU

Lehian beren postuengatik

Jokin Sagarzazu

Administrazioak oposizio deialdi bereziak iragartzen ari dira, behin-behineko lanpostuak finkatzeko; zehaztu gabe daude zein, baina ez dira guztiak aterako. «Oposizio malguak» izango dira, eta hautaketa irizpideak argitu behar dituzte.

Nekazari bat bere lurretan lanean traktore zahar batekin, Khmelnitskin. ©OLEG PETRASYUK / EFE
Teresa Ribera ministroa sistema berria azaltzen. ©FERNANDO ALVARADO / EFE

Gasaren prezioa mugatu du Madrilek, argindarra %30-35 merkatzeko

Xabier Martin

Bruselak oniritzia emango dio sistemari, baina 2023tik aurrera Espainiak tarifa arautua aldatu beharko du. Gaur argitaratu da sistema berria aldizkari ofizialean</strong>.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...