Albistea entzun

LEKU-LEKUTAN

Erabakia eskuetan hartuta

Urtzi Urrutikoetxea -

2018ko ekainak 10

Irlanda herri sinpatiko bezain ultrakatoliko ikusten zutenek ezusteko ederra hartu berri dute maiatzean egindako erreferendumean. Hiru irlandarretatik bik haurdunaldia eteteko eskubidearen alde egin dute. Eta garaipen itzel hark bestelako kontuak ere piztu ditu: «hurrengoa iparra» diote behin baino gehiagotan. Erresuma Batuan aspaldi zigorrik gabeko praktika izan arren, errepublikan bezala ia erabat debekatuta dago Londresen menpeko Sei Konderrietan. Hala, Europa mendebaldeko hutsune hori aldatzeko unea dela diote geroz eta gehiagok, are nabarmenagoa baita duela bi asteko erreferendumaren ostean. Horretarako galdeketarik ere ez dela behar gogora ekarri dute, Westminsterren har dezaketela neurri hori. Oinarrizko eskubideak —norbere gorputza, esaterako— herri galdeketetan arautu ote daitezkeen eztabaida liteke, ados, baina pragmatismo anglosaxoniarrak sarritan erakutsi du: hala legeztatu zuten irlandarrek sexu bereko pertsonen arteko ezkontza, eta hala egin dute abortuarekin ere. Gobernuaren erabakietan atzera jo liteke, baina zelan ausartu herritarren gehiengoak horren argi adierazitakoaren aurka? Beti aipatzen dut: Hego Afrikan apartheid-arekin amaitzea zuriek baino bozkatzerik izan ez zuten galdeketan gauzatu zen; erreferendum arrazista batek amaitu zuen estatu arrazistarekin, alegia. Horren aurrean, zilegi da esentzietara jotzea, dena ez dela bozkagarri eta abar, baina nik behintzat mila aldiz gurago oinarri demokratiko sendoa duten herrialdeen pragmatismoa, dogma katolikoak zipriztindutako esentzialismoa baino.

Theresa Mayk Ipar Irlandako unionistekin daukan itunak konplikatu egiten du hori, baina are gehiago uzten du agerian, brexit-aren gaiak behin eta berriz nabarmendu duen legez, politikari unionista gutxi batzuek erabateko beto eskubidea dutela: emakumeek beren gorputzarekiko askatasuna izateko betoa, eta Ipar Irlandak 2016ko erreferendumean bozkatu zuela errespetatzeko betoa. Eskoziak bezala, Ipar Irlandak ere ezetz esan baitzion Europako Batasunetik irtetzeari. Eta korapilo lodiena hor dago: mugarekiko kontrola gura badu, sasoi ilunetako kontrolak ezarri beharko dira, edo osterantzean Ipar Irlandak estatus bereziren bat beharko du merkatu batuan jarrai dezan. Baina unionistek ezetz esaten diote horri, eta hala ere aurrera egingo balute, eskoziarrek berehala gogora ekarriko lukete eurek are nabarmenago esan ziotela ezetz brexit-ari, eta merkatu batuan jarraitu nahi dutela. Ingalaterra isolatzea lekarkeela, alegia.

Irlandan zein Eskozian, azken batean, herritarrei berriz ere ahotsa ematea dago jokoan. Herrialdea sartuta dagoen nahaspilan, herritarrek izan beharko dutela azken hitza. Heldutasunez aztertu eta eztabaidatuta, SNP alderdia orain egiten ari den legez, bigarren independentzia erreferendumerako unea iritsi ote den aztertzeko. Baina inork ez du zalantzarik herritarrek izan behar dutela azken hitz eta erabaki hori. Sinn Feinek ere geroz eta ozenago dio Irlanda batuari buruzko galdeketak mahai gainean behar duela.

Estatus politikoaz, zure gorputzaz zein ekonomiaz, gaur Suitzan dirua Banku Zentralak jaulkitzeari buruz duten galdeketan legez, herritarrek hitza badutela sentitzea oso garrantzitsua da. Irlandan badakite, Eskozian ere bai, zer esanik ez Suitzan. Ez Europan soilik: errepublikarik jakobinoenak Frantzian segitu nahi duten galdetuko die Kaledonia Berriko biztanleei azaroaren 4an. Autodeterminazioa europarren kolonialismora mugatzen dela esaten dutenei, asteon Kaledonia Berritik hurbil etorri zaie erantzuna: Bougainville uharteak urtebete barru erabakiko du Papua Ginea Berritik bereizitako estatu independentea eratu gura duen.

Gerra gogorra izan zuten duela bi hamarkada Solomon uharteetatik Ginea Berritik baino hurbilago dagoen irla horretan. Oso behartsua da, baina izan demokrazia aurreratua, izan kolonia zein hirugarren munduko estatu bateko uharte, herritarrek hitza eta erabakia hartzea izango da, geroz eta gehiago, arazoak konpontzeko bidea. Dublinen, Belfasten, Edinburgon, Zurichen zein Ozeanian. Halakoa izan zen atzo Eusko Ikaskuntzaren ariketa, halaxe lotuko ditugu gaur mendebaldeko hiriburuak eskuz esku, eta halaxe ebatziko dute euren bidea ekialdekoek ere, hala gura dutenean, Altsasutik Mauleraino.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Ebrahim Raisi Irango presidentea (eskuinean), herenegun, Teherango Unibertsitatean, Ikasle Egunaren ospakizunerako ekitaldi batean. ©EFE

Iranek herritar bat exekutatu du, hilabeteotako protestekin lotuta

Gorka Berasategi Otamendi

Estatuko indarren agente bat labanaz zauritzea egotzi diote kondenatuari. Protesten harira auzipetutakoen arteko lehen exekuzio jakinarazia da. Irango justiziak gehiago iragarri ditu

Lucian Bode Errumaniako Barne ministroa eta Margaritis Schinas Europako Batzordeko presidenteordea, gaur, Bruselan. ©OLVIER HOSLET / EFE

Kroazia Schengen eremuko kide izango da 2023an

Mikel Elkoroberezibar Beloki

Austriaren eta Herbehereen ezezko botoaren ondorioz, Bulgaria eta Errumania ez dira espazio bateratuaren barruan egongo.

Bittney Griner AEBetako saskibaloi jokalaria (ezkerrean) eta Viktor Bout arma trafikoagatik AEBetan zigortutako Errusiako teniente ohia (eskuinean). ©STR, EFE

Errusiak aske utzi du Brittney Griner, AEBek Viktor Bout libre uztearen truke

Berria

Griner saskibaloi jokalaria eta Bout arma salmentagatik AEBetan espetxeratuta zegoena Abu Dhabiko aireportu batean trukatu dituzte Moskuk eta Washingtonek.

Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministro ohia, herrialdeko parlamentuan, joan den azaroaren 15ean. ©ABIR SULTAN, EFE

Netanyahuk gobernua eratzeko akordioa itxi du ultrekin eta muturreko ortodoxoekin

Gorka Berasategi Otamendi

Shas eta Sionismo Erlijiosoa alderdien esku geldituko dira, besteak beste, Barne eta Ogasun ministerioak. Smotrich ultranazionalistak Zisjordaniaren gaineko botere handia pilatuko du.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.