«Nire anbizioa da joaten naizenean herri hau hobeto egotea»

JAGOBA MANTEROLA / FOKU.
jon olano
Donostia
2023ko uztailaren 30a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Igaro dira udal eta foru hauteskundeak, baita Espainiako Gorteetakoak ere. Hurrengoak, Espainiakoak errepikatzen ez badira, Eusko Legebiltzarrekoak lirateke, datorren urteko ekain aldera... «ez badituzte aurreratzen», dio Otegik.

Azken hauteskundeetako emaitzak ikusita, gertuago ikusten duzu Eusko Jaurlaritza?

Lehiatzeko oso aukera onean gaude. Joerak hori esaten du. Hilabeteetan gauza asko gertatu daitezke. Benetan: ez dugu obsesio bat EAJ kentzeko. Obsesioa dugu herri hau hobetzeko, burujabe izateko, ezkerrekoa izateko. Jaurlaritza tresna bat izango litzateke hiru probintziatan. Baina partida oso irekia dago. Baina gauza garrantzitsu bat gertatu da: denek pentsatzen dute EAJ garaitu daitekeela.

EH Bilduk badu lehendakarigai izateko hautagairen bat?

EH Bilduk erabaki beharko du, berriz ere mahai gainean jarriz lehenik aberria eta gero alderdia. Jendeak erabaki beharko du. Herri bezala pentsatu behar den gauza bat da zein den apusturik onena. Aukera asko dauzkagu; jende asko dugu zeregin hori bete dezakeena. Horrek poza ematen dit. Ez dugu erabakita.

2016an ez bezala, orain ez zaude inhbilitatuta...

Ez nago inhabilitatuta. Nik posible dut.

Eta baduzu gogorik?

Ez dut predilekzio pertsonal eta politikorik kargu instituzional baterako. Inportantea da, baina beste lan batzuk ere inportanteak dira. Nire anbizio politikoa da ni joaten naizenean herri hau hobeto egotea; ikuspegi nazionaletik eta sozialetik. Jendeak erabakiko du. Gu irabazten saiatuko gara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.