Baionako hilketaren karietara, «politika integrala» aldarri

Protestak egin dituzte, mugimendu feministak deituta, larunbateko hilketagatik. «Hitzetatik ekintzetara pasatzeko» garaia dela esan dute

Baionan, Herriko Etxearen atarian egin zuten protesta atzo. BOB EDME.
Erredakzioa
Baiona
2019ko azaroaren 8a
00:00
Entzun
Atzo arratsean, mugimendu feministak zenbait elkarretaratze antolatu zituen dozenaka herritan, Baionan aste honetan izandako hilketa matxista salatzeko. Joan den larunbatean hilda topatu zuten emakume bat Baionan, etxean, bikotekideak larrialdietara deitu eta gero; hilotza ubelduz betea zegoen, eta Poliziak atxilotu egin zuen bikotekidea, hark hil zuelakoan emakumea. Aurrekariak zituen indarkeria matxistagatik. Emakumeen Mundu Martxak nabarmendu du neurriak hartzeko ordua dela: «politika integralak» galdegin ditu.

Mugimendu feministak aldarrikatu du ardura hartzeko garaia dela: «Dena esanda dago; hitzetatik praktikara pasatzeko garaia da». Joan den asteburuan, Baionan emakumea hilda topatu zutenean, Jardunaldi Feministak izan zituzten, hain justu. Hango mezu bat hartu dute gogoan: «Emakumeon aurkako indarkeriak ez du mugarik, bizi garen sistema kapitalista patriarkalaren ezinbesteko tresna delako».

Aurten lau emakume hil dituzte Euskal Herrian indarkeria matxistagatik; horietako hiru, Lapurdin. BERRIAk egindako kontaketaren arabera, 102 emakume hil dituzte 2003az geroztik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.