«Milimetro bat ere» ez duela atzera egin esan du Artur Masek

2013ko irailaren 7a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Iragan ostegunean Kataluniako irrati batean egindako adierazpenek piztutako kalapitaren ostean, xehetasunak egin behar izan ditu Artur Mas presidenteak. «Erreferenduma egin egingo da. Horretan ez dut milimetro bat ere atzera egingo», esan zuen atzo. 2014an erreferenduma egiteko asmoa berretsi zuen Masek, eta 2016ko hauteskunde plebiszitarioak «azken aukera» besterik ez direla gaineratu zuen.

CUPek, berriz, atzera egitea leporatu dio presidenteari. «Katalunia Espainian egokitzeko negoziatzen ari dira alde bateko zein besteko eliteak, eta horiei men egin die Masek», esan du alderdi independentistak ohar batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.