Albistea entzun

BI AHOTSETARA

Zisneak Genevan

Ana Arsuaga -

2023ko irailak 17

Aurreko asteburuan Txillida Lekun jo nuen larunbatean, eta Genevan, Suitzan, igandean. Ez nituen ezta 24 ordu ere han igaro; beraz, esango ditudanak inpresioak besterik ez dira, beti bezala, egiten ditudan bidaiek ez dutelako izaten leku bat ezagutzeko behar adinako luzapenik. Baina, tira, hemen dauzkazue pintzelkada horiek.

Bidaia hauetan topatzen dudan jendea, normalean jaialdia antolatzen duena, produkzioaz arduratzen dena..., modu berezi batean ezagutzen dut; hain zuzen ere, momentu bat, egun oso bat, harekin pasatzen dut. Gai askori buruz hitz egin, pertsona hori hezia, urduria, ingelesez oso ondo hitz egiten duena, dibertigarria, azkar gidatzen duena, Maison Margielaren Tabi-zapatak janzten dituena eta horrelako datuak bildu, eta inoiz gehiago ez dut ikusten. Era berean gertatzen da tokiarekin.

Suitzara iritsi, eta luxuzko erlojuen eta bankuen iragarki handiak aireportu guztian zehar ikusten ziren. Dune izeneko neska batek jaso gintuen teknikaria eta biok; furgoi beltz batera igo, eta hiria zeharkatu genuen, neskaren azalpenak entzuten. «Horko hori Nazio Batuen Erakundea da, eta hori aulki izugarri handi bat», parean zuen eskultura seinalatuz. Barreak. «Hori lakua da, pena kontzertura joan behar duzuela; bestela, bainu bat emateko astia izango zenukete». Ea garbia zegoen horretarako, eta berak baietz, Europako ur garbienetakoa kontsideratua zela, baina «garbia pasatu gabe»: Suitzako beste laku batzuk hainbesteraino garbitu omen zituzten, non arrain guztiak hil ziren. Informazio hori prozesatzen nuen bitartean, gure ibaiak nituen gogoan, eta ez nuen ezer ulertzen.

Hotelera joan, gela miretsi —ohearen atzeko pareta kristalezkoa baitzen, aurreko edifizioa agerian jartzen zuena—, eta kontzertua ematera joan nintzen, areto txiki batean. Ingeles dramatiko batez abestiei buruzko azalpenak eman, eta jendeak harrera ona izan zuen. Pozik atera nintzen, eta han bizi den lehengusina itxaroten zegoen gero buelta bat emateko. Afaltzera joan ginen ibai ondora, bientzako fondue bat eta bi edari, afari merkea han, 60 euro, eta hotelerako bidean, ibaiertzean, guk arratoiak ikuskatu ahal ditugun moduan, haiek zisneak zeuzkaten. Egun batean jasan dudan sofistikazio-alarde handiena.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

EHZko kideak Kanboko gaztetxean egin duten biltzar nagusiaren ondoren ©EHZ

Arberatzen izanen da 2024ko EHZ

Ekhi Erremundegi Beloki

Gaur egin dute biltzar nagusia EHZko laguntzaileek, Kanboko gaztetxean, eta heldu den urtean Amikuzera mugitzea erabaki dute. Ekainaren 28an, 29an eta 30ean izanen da festibala Nafarroa Behereko herri horretan.

Victor Erize zinema zuzendaria, atzo, Donostian, Lumiere anaiei keinu egiten dien kamiseta erakusten. ©JON URBE / FOKU

Erize: «Jatorrian, film bat ikustea kontenplazio ekintza bat zen»

Itziar Ugarte Irizar

Zinema ikustearen «esperientzia publikoa» eta aretoak defendatu ditu Victor Erizek 'Cerrar los ojos' filma aurkeztu berritan. Ana Torrent aktorearen eskutik jaso zuen atzo gauean Donostia saria
<b><em>Great absence <em>filmeko zuzendari Kei Chika-Ura eta Tatsuya Fujiaktorea, atzo, Donostian.</em> </em></b> ©JUAN HERRERO / EFE

Aita-seme batzuen elkartzea

Jone Bastida Alzuru

Kei Chika-Ura zinemagile japoniarrak dementziaren eta familia istorio baten inguruan gertatzen den pelikula bat aurkeztu du Zinemaldiko Sail Ofizialean: 'Great Absence'

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.