Albistea entzun

Diskoteketan metal detektagailuak jarri nahi ditu Jaurlaritzak

Edurne Begiristain -

2023ko otsailak 8 - Gasteiz

Azken asteotan Euskal Herriko hainbat tokitan gaueko aisialdiko lokaletan arma zuriekin izandako erasoen ondotik, diskoteketako sarreretan neurriak zorroztea aztertzen ari da Eusko Jaurlaritza. Gorka Urtaran Gasteizko alkateak egindako proposamenaren haritik ari da aukera hori aztertzen. Halako armak eramateagatik ezarritako zigorrak zorroztea eta diskoteketako sarreretan metal detektagailuen erabilera baimentzea proposatu zuen Urtaranek, eta Jaurlaritza segurtasun neurriak areagotzeko bide hori aztertzen ari dela jakinarazi zuen atzo Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak.

Arma zuriz egindako delituak ugaritzen ari direla ohartarazi zuen Zupiriak. Argitu zuen ez dela oraingo kontu bat, asteak daramatzala Jaurlaritzak egoera aztertzen, baina azken datuek adierazten dutela halako kasuak ugaritzen ari direla, batez ere ostiraletik igandera, kalean eta gaueko aisialdiko lokaletan. Horri aurre egiteko, Ertzaintzak miaketak areagotuko ditu, eta Segurtasun Sailak aztertuko du legeak zer aukera ematen duen diskoteketan metalak atzemateko gailuak ezartzeko. Dena den, Zupiriak gaineratu zuen arazoari aurre egiteko erakunde publikoekin eta gaueko aisialdiko arduradunekin lan egin behar dela, era koordinatuan.

Bestalde, Gasteizko Udalak adierazpen bat onartu zuen atzo, aho batez, asteburuan hirian izandako erasoaren aurka.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

UEMAko herrietarako udalen ordezkariak, atzo, Azpeitian. ©JON URBE / FOKU

UEMAk egiturazko neurriak eskatu ditu euskararen erabilera sustatzeko

Irati Urdalleta Lete

Ehun herriko langa gainditu du, beste lau herri onartuta: Arrankudiaga, Arruazu, Doneztebe eta Etxebarria. UEMAk Euskal Herri euskaldunaren orubeak sendotzeko konpromisoa hartu du
Hezkuntza Plazara elkarteko ordezkariak, atzo, Donostian eginiko agerraldian. ©IDOIA ZABALETA / FOKU

«Plan pilotu bat» galdegin dute, euskal hezkuntza sistemaren bidean

Ion Orzaiz

Hezkuntza Plazara-k elkarlana sustatuko du, hezkuntza proiektua, euskalduntzea eta euskal curriculuma bilduko dituen bide orria lantzeko
Ekitaldia atzo, Azpeitian. ©GOTZON ARANBURU / FOKU

Pasaiako segada argitzeko eskea egingo diote Jaurlaritzari

Gurutze Izagirre Intxauspe

Biktimen senideek sumina adierazi dute «hiru urteko lana lapurtu dietelako». Etzi, sarraskian parte hartu zuten polizietako bat identifikatzeko proba egingo dute auzitegian
Immigrazio lege proposamen berriaren aurkako afixa itsatsi zuten Baionako herriko etxe aitzinean. ©GUILLAUME FAUVEAU

Dozenaka lagun bildu dira Baionan immigrazio lege berriaren aurka

Garazi Aduriz Zuñeda

Legeak ukango lituzkeen ondorioen berri eman, eta zakarrontzi batera bota dituzte. Migrazio politika duin bat» ukan dute aldarri

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.