Elizaran ETAko buruzagi denik baztertu dute

2016ko apirilaren 23a
00:00
Entzun
Espainiako Auzitegi Nazionalak erabaki du ez duela Aitor Elizaran auzipetuko. Auzitegi horretako epaile Carmen Lamenak uste du ez dagoela «zantzurik» esateko Elizaran ETAko buruzagia izan denik, eta Poliziak aurkeztutako txostenetan ere ez diotela horrelakorik leporatzen. Gogoratu du Elizaranek zortzi urteko kartzela zigorra bete zuela Frantzian ETAko kide izatea egotzita, eta, beraz, ezin dutela berriro delitu horregatik epaitu.

Auzitegi Nazionaleko beste epaile batek, Juan Pablo Gonzalezek, Elizaran eta ustez ETAko kide diren beste lau lagun —Garikoitz Aspiazu, Mikel Karrera, Aitzol Iriondo eta Josu Urrutikoetxea— auzipetuzituen, ETAko buruzagi gisa«gizateriaren kontrako krimenak» egin zituztelakoan.

Baina beste hainbat epailek ez dute oinarri juridiko sendorik ikusi ETAri «gizateriaren kontrako krimenak» egotzi nahi horretan. Elizaran, esaterako, libre gelditu zen, Frantzian ezarri zioten zigorra bete ondoren, eta Espainiak ez zuen hartu haren kontrako neurririk, harik eta zenbait hedabidek auzia azaleratu zuten arte. Espainiak atxilotzeko agindua eman zuenean, bere kabuz aurkeztu zen Elizaran Auzitegi Nazionalean, eta, han deklaratu ostean, libre utzi zuten.

Izan ere, Juan Pablo Gonzalez epaileak kargua utzi zuen, eta haren ordez iritsia da Carmen Lamena, eta beste irizpide batzuk ditu auzi horren inguruan. Ez da bakarra: Auzitegi Nagusiko beste hiru epailek, Alfonso Guevarak, Angeles Barreirok eta Fermin Echarrik, adierazi dute ETAk ez duela «gizateriaren kontrako krimenik» egin, haren jardueran ez baitago «biztanleria zibilaren aurkako eraso orokor eta sistematikoa».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.