Donostiako 66. Zinemaldia. Zuzenda berriak. KRITIKA

Kontatu nahi direnak

Uxue Arzelus -

2018ko irailak 29

'Qing feng de wei dao / Breeze'

Zuzendaria: Kun Yang. Herrialdea: Txina. Iraupena: 80 minutu.

Yu Zhao Pekinen bizi da, eta bere semearen etxean laguntzen igarotzen ditu egunak. Haren jaioterrira joatea erabakiko du Yuk, familia eta aspaldiko lagunak bisitatzera. Bertan, familiako hainbat kide bisitatu, eta lagun berriak egingo ditu.

Kun Yang zuzendari txinatarraren lehen film luzea da Breeze. Bertan, jaioterrira itzultzean sortzen diren emozio eta frustrazioak erretratatu nahi izan dituela adierazi du zuzendariak; protagonistari bezala, urte asko kanpoan egon ondoren etxera itzultzeak eta dena aldatuta dagoela ikusteak sortzen dituen sentimenduak. Aldi berean, familiarteko harremanei eta familia-kide zaharrenen zaintzari buruz gogoeta egin nahi izan du.

Nik ez dut zuzendariak aipatutako gai eta hausnarketarik aurkitu. Film zuzena da, era egokian zuzenduta dago, eta abiapuntu interesgarria du, baina ez dakit nor den protagonista, ez dakit zer nahi duen, eta ez dirudi inolako motibaziorik duenik. Hori dela eta, Yangen filmak bata bestearen atzetik doazen sekuentzia multzo bat dirudi eta, amaitzerako, ez dakigu zer kontatu nahi izan duen. Lehen sekuentziak, Pekinen gertatzen direnak, zuzendariak aipatutako familiarteko harremanei buruz hausnartzeko abiapuntu indartsua badira ere, filmak aurrera egin ahala gogoeta hori desagertuz joango da, zentzua galtzen duen arte.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Aurtengo Durangoko Azokaren programaren eta denda digitalaren aurkezpena Durangoko Landako gunean. ©Gorka Rubio/ Foku

Gaur irekiko dute Durangoko Azokako denda digitala

Iñigo Astiz

Arratsaldetik aurrera izango da aukera 2.319 produktu bilduko dituen denda digitala arakatu eta produktuak hautatzeko, baina 4tik 8ra egingo dira ordainketak eta bidalketak. 100 kultur ekitaldiko programa ere antolatu dute azoka egunetarako, eta sarean jarraitu ahalko da osorik

 ©GORKA RUBIO / @FOKU

Behera botatako hesia, doinutan

Ainhoa Sarasola

Xabier Leteren omenez, Joxan Goikoetxeak sortutako 'Hesia urraturik' oratorioa estreinatuko dute Donostian, abenduaren 5ean. Poetaren espiritualtasunean jartzen du fokua obrak

 ©JON CAZENAVE

«Entzuleak gure ondoan dagoela sentitzea nahi nuen disko honekin»

Mikel Lizarralde

'Gaua' diskoarekin hasi eta 'Zuri' lanarekin segitutako bide bare eta intimistan sakondu du Mikel Azpiroz pianistak 'Islak' disko berrian. Donostiako Viktoria Eugenia antzokian aurkeztu du bihar.
Kukai taldeko kideak, <em>Hnuy illa</em> obran dantzan. Jon Maiak moldatu egin ditu 2008ko koreografiak. ©GORKA BRAVO

Kukaik eta Tanttakak prest dute 'Hnuy illa' berrikusia

Amagoia Gurrutxaga Uranga

Duela hamabi urte estreinatu zuten lana, eta moldaketa batzuk egin dizkiote. Igandean emango dute, Donostiako Viktoria Eugenian

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.