Albistea entzun

Erantzun alternatibo bat gatazkentzat

Centre Delas elkarteak antolatutako Bake Eskoletan mugimendu antimilitaristak eta bakezaleak izan dituzte hizpide. Egoerak hala behartuta, Ukrainako gerra eta herrialde hartan esku hartzeko bideak izan dira eztabaidagai nagusiak.
Iñaki Otamendi, Donostiako Teila Fabrikan eginiko jardunaldian, atzo.
Iñaki Otamendi, Donostiako Teila Fabrikan eginiko jardunaldian, atzo. IDOIA ZABALETA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Iosu Alberdi -

2022ko martxoak 13 - Donostia

«Gizarteak gatazkatsuak dira», eta «gatazkak ez dira bere horretan negatiboak». Bi ideia horiek oinarrizkotzat jo ditu Granadako Unibertsitateko Bake eta Gatazken Institutuko ikerlari Diego Checak. Hortik aurrera, erabaki beharra dago: «Indarkeria erabili edo gatazka bide baketsuetatik jorratu». Indarkeriarik eza, antimilitarismoa eta ekintza pazifista izenburupean eginiko mahai inguruan azaldu ditu Checak posizio horien arteko aldeak, Centre Delas elkarteak antolatutako Bake Eskolek Donostian egin duten geldialdian. Ezinbestean, Ukrainako afera ere presente egon da hitzartzeetan, gerrari erantzun ez-biolento bat emateko balizko urratsei begira.

Gatazken kudeaketarako, ikuspegi antimilitaristaren defentsa egin du Checak, indarkeriaren erabilera baino eredu egokiagoak daudelakoan. Nazioartera begira, gogoratu du Nazio Batuen Erakundearen araudiek bi baldintza ezartzen dituztela gerrara joan izana justifikatzeko: eraso batetik defendatzeko beharra, eta nazioarteko bakea eta segurtasuna bermatzeko ahalegina. Halere, gatazkak gerra izatera igarotzea galarazi dezaketen tresnen erabilera defendatu du, baita armen erabileraz gaindiko defentsa ere, haiek lehertzen direnean praktikan jartzeko: «Bakearen, gatazkaren eta defentsaren ikuskera berri bat eskatzen du horrek, indarkeriaren logikatik urrunduta».

Indarkeriaren inguruko ohiko ikuspegia kritikatu du Bake Ekintzako kide Iñaki Otamendik ere: «Gerra historiaren motorra denaren ideia saldu nahi digute, baina gatazken kudeaketarako kolaborazio esperientzia gehiago daude». Hala, gaia Ukrainako testuingurura eramanda, kritikatu du pazifismoa «modu interesatuan» interpelatu dela, azken urteetan egin diren ekarpenei muzin eginda: «Autodefentsa kontzeptuaren pean, urgentziaz esku hartze armatuak defendatzeko eskatzen zaigu». Ez da hala egiten den lehen aldia. Balkanetako gerra gogoratu du Otamendik, eta hark mugimendu antimilitaristan eragin zituen eztabaidak: «Nolabait esku hartzeko beharra azaleratu zuen».

Egungo testuinguruan, Checak nabarmendu du Ukrainara armak bidaltzea baino eraginkorragoa litzatekeela Europako Batasunak indarkeriaz gaindiko mekanismoak erabiliko lituzkeen talde bat prestatu izan balu, ukrainarrak defentsa ez-biolentoan laguntzeko. «Gerrara helburu on batekin jotzea bera zalantzagarria da, herritarren sufrimendua areagotzen lagundu dezakeelako», argudiatu du, eta gehitu indarkeria horrek ez duela bermatzen herritarren defentsa. Kontrara, kostu politiko, sozial eta ekonomiko handiak ditu, haren esanetan, baita huts egiteko aukera asko ere: gatazken kudeaketarako oldarraldi armatuen laurdenek lortzen dituzte euren helburuak.

Mehatxu berriak

Nazioarteko gatazketatik egungo gizartearen arriskuetara salto eginda, galdera bota du ikerlariak: «Indar armatuek defendatzen omen gaituzte, baina zertaz?». Checak argudiatu du gizartearen beharrei erantzutetik urrun daudela armadak, haien eginbeharrak herritarren segurtasuna eta interes nazionalen defentsa izan arren. «Indar armatuek ez gaituzte babesten herritarren segurtasunerako kontu garrantzitsuenetan», defendatu du.

Azken bi urteak jo ditu horrek adibide garbitzat. Pandemia bat izan da gizartearen arrisku nagusia, eta aurrera ere osasun, ingurumen, energia eta elikadura alorretatik iritsiko dira mehatxuak, ikertzailearen ustez. Hala, COVID-19ak baliabide militarren erabilera «zalantzan» jarri duen garaian, kritikatu du indar armatuak ez dagozkien aferetan jarri dituztela lanean, haien «existentzia justifikatzeko» asmoz: «Zertarako erabiltzen dira militarrak babes zibilerako unitateei beharrezko baliabideak eman beharrean?».

Hala, segurtasun kontzeptua zabaltzeko beharra adierazi du Checak, ikuspegi «gizatiarrago» baten bila. Estatuaren segurtasuna baino, herritarrena izanik oinarria. «Bake positiboa» aipatu du, bakea sortzera eta giza beharrak asetzera bideratutako tresnen bidez lortuko dena.

Egiturak zalantzan

Globaletik lokalerako bidean, urrats bat gehiago egin du Otamendik, ekintzailetza bakezaleak eta antimilitarismoak Euskal Herrian izan duen presentzia aztertuta. Indarkeriarik ezaren aldeko eta militarismoaren aurkako taldeek «politika ulertzeko beste modu bat» azaleratu eta ekintzara jo zutela gogoratu du, «egitura militarren planteamenduak» zalantzan jarrita.

Haien bidetik, indarkeriarik eza aktiboki jorratzeko modua babestu du Otamendik: «Ez dugu gure txikian geratu nahi». Kontrara, konponbideak bilatzeko proposamenak egitearen aldekoa da, estrategia eta ekintzen bidez: «Mugimendu antimilitarista ez da desagertu. Bere espiritua beste mugimendu batzuetan dago».

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramailea, artxiboko argazkian. / ©Endika Portillo, Foku

Zupiriak esan du Osakidetzaren lan ildoarekin «erresistentzia» agertzeagatik egin direla kargugabetzeak

Edurne Begiristain

Gotzone Sagarduik Eusko Legebiltzarrean agerraldia eskatu du, Donostia aldeko ESIaren egoera azaltzeko.

Donostiako ospitalaren atarian gaur goizean egindako protesta bilkura ©Javier Etxezarreta / Efe
Antton Kurutxarri EEPko lehendakaria agerraldi batean ©Guillaume Fauveau

EEPko ordezkariek Parisen isiltasuna deitoratu dute

Garazi Aduriz Zuñeda

Irailean egin zuten bilkura Frantziako Hezkuntza Ministerioarekin. Azterketak euskaraz egiteko eskubidea aipatu zuten nagusiki.

Aranzadi zientzia elkartea desobiratze lanetan, Urduñako hilerrian ©Irekia

Urduñako espetxe frankistako hogeita hamar presoren gorpuzkiak aurkitu dituzte herriko hilerrian

Berria

Aranzadi zientzia elkartea ari da gorpuzkiak lurpetik ateratzen. Gogora institutua biktimen senideekin harremanetan jarri da.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.