Albistea entzun

Eusko Legebiltzarrak baztertu egin du bulego bat sortzea ustelkeriaren aurka

EH Bilduk egin du proposamena. EAJk eta PSEk uste dute araua «hobetzeko modukoa» dela
Josu Estarrona, Eusko Legebiltzarrean, artxiboko irudi batean.
Josu Estarrona, Eusko Legebiltzarrean, artxiboko irudi batean. ENDIKA PORTILLO / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Gotzon Hermosilla -

2023ko martxoak 24

Eusko Legebiltzarrak atzera bota du EH Bilduk egindako proposamena ustelkeriaren kontrako bulego bat sortzeko, «independentea, jarduera irregularrak aurreikusi, detektatu eta ikertuko dituena, eta salatzaileen anonimotasuna bermatuko duena». Elkarrekin Podemos-IUk bat egin du EH Bilduren proposamenarekin, baina EAJ, PSE-EE eta Vox aurka azaldu dira eta, hortaz, ez da onartu. PP-C's taldeak abstentziora jo du.

EH Bilduko legebiltzarkide Josu Estarronaren iritziz, gaur egun «gabezia» handiak daude, eta gertatzen diren kasu guztietatik gutxi batzuk baino ez dira azaleratzen. Enpresa pribatuetara itzuli diren hamabi arduradun ohien kasua jarri du horren adibidetzat: «Arduradun horiek jakinarazi behar zuten arlo pribatura itzuliko zirela, ez zuten egin, eta kontrol mekanismoek ez zuten detektatu: ez dirudi oso eraginkorrak direnik».

Estarronaren ustez, EH Bilduk proposatutako bulegoa sortuko balitz ez litzateke egiturarik «bikoiztuko», «existitzen ez dena ezin baita bikoiztu». «Gaur egungo egiturek ez dauzkate bulego honetarako proposatzen ditugun ahalmen eta eskumenak».

EAJren legebiltzarkide Jon Andoni Atutxak aitortu du gardentasunaren eta kontrolaren inguruko gaur egungo lege esparrua «hobetzeko modukoa» dela Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, baina uste du indarrean dauden mekanismoak «baliagarriak» direla «gardentasuna bultzatzeko eta ustelkeriari aurre egiteko».

EH Bilduren jarrera kritikatu du Atutxak. Konpondu beharreko arazoari baino, «atarramentu politikoari» arreta handiagoa jartzea leporatu dio, eta «dena nahastea» egotzi: «EH Bildurentzat dena da ustelkeria, arlo etikoa, administratiboa eta are judiziala ere nahasten baititu bere interesen arabera». Atutxaren ustez, EH Bilduk proposatzen duen ereduak «errepresioa» du oinarri.

Hobetzeko beharra

Antzeko mezua helarazi du PSE-EEko legebiltzarkide Ekain Ricok. Hark ere esan du egungo funtzionamenduan «zabarkeriak, okerrak eta legez kanpoko noizbehinkako jarduerak» daudela, eta funtzionamendu hori «hobetzeko eta azkartzeko» beharra ere aipatu du. Baina, haren ustez, ez da zilegizkoa «susmoa» administrazio publikoaren jarduera kontrolatzeko ardura duten erakunde guztietara «hedatzea», edo iradokitzea erakunde horiek ez dutela ezertarako balio.

Elkarrekin Podemos-IUko Gustavo Anguloren esanetan, ustelkeriak «gero eta molde konplexuagoak» hartzen ditu, eta horri aurre egiteko mekanismoak, aldiz, zaharkiturik geratu dira: «Euskadin ustelkeria dago, begien bistakoa denez. Eta gaur egungo tresnekin hamabi urte eman ditugu orain arteko ustelkeria kasurik handiena bideratzeko eta, gainera, salaketa jarri zuena izan da ondoriorik larrienak pairatu dituztenetako bat».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Geroa Bai-ko alkategai Koldo Marinez. ©IDOIA ZABALETA / FOKU

Geroa Baik EH Bildu babestuko du Iruñeko Udalean

Xabier Martin

Koldo Martinez alkategaiak bere burua eskaini du «blokeoa» desegiteko prozesua «gidatzeko». Arnaldo Otegik, berriz, Nafarroako Legebiltzarraren osaketaz hitz egin du; haren arabera, «ikusiko da» EH Bilduk abstentzioaren alde egiten ote duen hartara Maria Txibite presidente izan dadin.

 ©BERRIA

Negoziazioen labirintoan harrapatuta

Ion Orzaiz

Espainiako Gorteetarako bozek giro politikoa nahastu dute Nafarroan. Egungo gobernu ereduari eutsi nahi dio PSNk, Iruñeko Udalean EH Bilduri bizkarra emanda

EAJk astelehenean egin zuen Euzkadi Buru Batzarraren bilera. ©Miguel Toña / EFE

EAJ: begi bat aliantzetan, bestea Madrilen

Jon O. Urain

Jeltzaleek abiatu dute Espainiako Gorteetarako hautagaiak izendatzeko prozesua. Aldi berean, udalak eta aldundiak gobernatzeko negoziazioetan ari dira. Lehen indarrari gobernatzen uztea dago eztabaidan.

Iriarte eta Otegi, atzo, EH Bilduren Mahai Politikoaren bileran. / ©Javier Etxezarreta, EFE

Otegi, EAJri: «Gai izango al zarete Gipuzkoako Aldundia guri PPrekin kentzeko?»

Jon Ordoñez Garmendia

EH Bilduko koordinatzaile nagusiak berretsi du ateak itxiko dizkiola eskuinari Iruñean eta Madrilen, eta akordio zabalak egitearen alde mintzatu da.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...