Albistea entzun

«NATO ez!» aldarria ozenduta

Euskal Herri «antiinperialistaren aktibazioa» eskatu dute Bilbon egin den mobilizazio batean
Protesta, atzo, Bilbon.
Protesta, atzo, Bilbon. MARISOL RAMIREZ / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Erredakzioa -

2023ko martxoak 12

NATO eta EBren aurkako herri plataformak, BardenasYa kolektiboak eta Askapenak antolatuta, Bilbon protesta egin zuten atzo arratsaldean; Euskal Herri «antiinperialistaren» aktibazioa eskatu zuten. Plaza Eliptikotik abiatu zen martxa. Pankarta ugari erakutsi zituzten manifestariek, besteak beste, «gerra» eta «miseria» gaitzesteko.

Sistema «kapitalistaren krisia» agerikoa dela nabarmenduta antolatu dute protesta, eta horren ondorioak «koiuntural» gisara aurkeztu nahi badira ere, uste dute ez direla inolako «salbuespena». Kontrara, uste dute sistemaren zimenduan daudela, eta zuribiderik ezin dela bilatu horien inguruan: «Sistema kapitalistari berari dagokion ezaugarri bat da krisia». Uste dute Ukrainako gerraren inguruan sortutako krisia ere hori aintzakotzat hartuta ulertu behar dela. Egun, gainera, AEB Ameriketako Estatu Batuak «hegemonia» galtzen ari direla gogoratu dute, eta ataka horretan ulertu behar direla «inperialismo atlantista», NATO eta EB Europako Batasuna azken hilabeteetan egiten ari diren pausoak.

Finean, NATO «kapitalaren politikei aurre egiten dien edozeinen aurka egiteko adar militarra» dela pentsatzen dute mobilizazioaren deitzaileek. Horiek horrela, «burgesiaren aparatu politikoak suntsitzera» deitu dute, eta «herri langileen borroka» aldarrikatzera.

Euskal Herrian bertan

NATOren operazioak ez direla urrutiko kontuak azaldu dute, eta nabarmendu dute erakundearen itzala argi eta garbi dagoela Bardeako tiro eremuan, Gasteizko Arakako baseko ariketa militarretan, gastu militarra handitzeko bertako talde politikoek hartu dituzten erabakietan, eskubide murrizketetan eta errepresioan. Euskal Herriko hainbat eragilek bat egin zuten atzo Bilbon egin zen mobilizazioarekin.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Zaldibarko zabortegiko egituratze eta egonkortze lanak, 2021ean. ©BERRIA

Zaldibarko zabortegiaren gainean industrialde bat eraiki zitekeen aztertzeko eskatu zuen Jaurlaritzak

Imanol Magro Eizmendi

Ez eraikitzea aholkatu du txostenak, askotariko arrazoiengatik, baina haien artean ez dago Joaquin Beltranen gorpuak bertan dirauela. Sprilur agentziaren bitartez egin zuen eskaera. Auziaren instrukzioa beste sei hilabetez luzatu dute.

Nekane Arratibel irakasle eta ikertzaileak <em>Zer behar dute gazteek?</em> jardunaldietan parte hartu zuen atzo, Bilbon. ©OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

Euskara, gazteen ikuspegitik

Olatz Silva Rodrigo

Lehen mailako ikasleen profil linguistikoa ezagutzeko ikerketa egin du Mondragon Unibertsitateak. Azterlanaren arabera, testuinguruak eragina dauka gazteen hizkuntza ohituretan eta hautuetan
 ©OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

«Periferia maiz deserosoa da, eta injustizia ere bada»

Gotzon Hermosilla

Euskarari eta euskal kulturari dagokionez periferian dauden gazteek «euren zentroak» sortzen dituztela azaldu du Jauregizuriak, eta hori «balioetsi» behar delakoan dago.
Maialen Mazonen hilketa salatzeko astelehenean Gasteizen egin zuten elkarretaratzeko irudi bat. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Indarkeria matxistaren biktimak babesteko protokoloa gogortu dute

Javi West Larrañaga

Gasteizko hilketagatik aldatu dute protokoloa Araban, urruntze agindua urratzen dutenak atxilotzeko, Bizkaian eta Gipuzkoan egiten den legez

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...