Onintza Enbeita.
BIRA

Poza

2023ko apirilaren 2a
00:00
Entzun
Badago zoriontsua izan nahi ez duen jendea. Beti aurkitzen dute zerbait ondo ez egoteko. Edo ez erabat ondo, behintzat. Gure moduan egiten dute barre, negar, lan, oporrak... baina haiekin hitz egiten hasten bazara, beti izango dute zerbait. Denak izango du bainaren bat. Zorionaren aukera parean badute, aitzakia bat asmatuko dute beti nahi izan duten hori ez egiteko. Asko daude, eta besteonganako arduraren izenean, pozaren aurkakotasun hori kutsatu egiten digute.

Ez da guardia jaitsi behar, ordea. Poza garesti dago gure bizitzetan. Gauza askok ematen digute zoriona, baina ez gara ohartzen. Eskura dugunean identifikatzen ikasi behar dugu, eta sakrifizioak beti emaitza onak ekartzen dituela desikasi. Sakrifiziorik gabeko bizitzek ere asko dute zorionetik: bai horixe. Sakrifikatzen dugunak emaitza onak eman ditzake, baina beti ez dugu zerbait sakrifikatzen emaitza hobeetara heltzeko. Denetik dago bizitzan: txarra eta ona, poza eta mina, tristura eta baretasuna... Ez genioke geure buruari ezer bizitzerik ukatu behar: doluan dolu egiten jakin behar da, eta parrandan parranda, eta pozean barre, eta tristuran egon, eta zoriona eskuekin uki dezakegunean heldu. Joango da etorri den moduan; beraz, ez bainarik jarri. Ez gaitu beste munduan inork zigortuko zoriontsuegiak izan garelako.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.