Jende askok ez du Bizkargi ermitatiketa erromeriatik harantzago ikusi nahi, baina askatasun nahia ere Bizkargiren parte da. Kontua da Bizkargi guztiokburuan ditugun gauza horiek guztiak eta gukez dakizkigun gauza gehiago ere badela. Gureaitak gogoan du, ume zirela, letaniarekin nolajoaten ziren abadearen atzetik. Bere aitak kontatuak ere gogoan ditu, ordea, eta Bizkargi erresistentzia da beretzat. Ezingo luke oroitzapen bat bakarra aukeratu. Faxisten bonbek ermita txikitu zutenean, Bizkargin eutsi zioten guztiek ez zuten federik izango, baina han iraun zuten, eta ondorengoentzat askatasunaren alde eta faxismoaren kontra irautearen sinboloa da Bizkargi. Ez da erromeria besterik gabe, baina erromeria ere bada. Denok gara Bizkargiren zati bat memoria kolektiboaren parte garen heinean.
Tontorpeko maldetatik Euskal Herritik kanpoko gudarien gorpuak argitaratzen dituztenean, pentsatzen jartzen naiz haientzat zer izango ote zen mendi hau. Horrek zerbait pizten dit barruan urtero tontorrera joateko, eta topa egiteko, baina hunkitzen banaiz negar egiten dut, eta lagun zaharrak ikustean, barre. Gure aitonetako batzuk ez ziren tontorrera itzuli jaitsarazi zituztenetik hil arte. Kendu zigutena berreskuratu behar dugula ez ahazteko eguna ere bada gaurkoa.

BIRA
Bizkargi
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu