Onintza Enbeita.
BIRA

Zoriona

2020ko otsailaren 23a
00:00
Entzun
Aldizkariek zoriontsuak izateko errezetak saltzen dizkigute, bizimodu ereduak kopiatzen ditugu besteak gu baino zoriontsuagoak direlakoan, sare sozialetan jartzen dugu gure bizimodua besteek zoriontsuak garela pentsa dezaten. Horrela eraikita dago hau jendarte antzu hau. Diasporan bizi diren euskaldunek Euskal Herria nola, hala irudikatzen dugu zoriona. Bukoliko hutsak gara zorionaz ari garenean.Egun batean triste bazaude, edo energiarik gabe, edo besteetan baino itzaliago, alarmak pizten dira: Onintza ez da zoriontsua. Eta ez da egia: egun batean negar egiten duena ez dela zoriontsua.

Zoriona ez da hortzak garbitzeko pastaren emaitza etengabe erakustea. Ez hori bakarrik behintzat. Bakoitzak dauka zoriontsua izateko bere modua. Esate baterako, niretzat zoriona da daukadana balioan jarri, neure burua onartu eta amesten dudanaren alde borrokan egiteko indarra izatea. Eta egun batean negar egiten badut, ez da izango ez naizelako zoriontsua. Bere buruarekin bakean dagoenaren zoriona ez du egun txar batek mozten. Orain, zoriona kotxeetan, etxeetan, gaupasetan, arropetan, bidaietan… neurtzen duen norbait negarrez ikusten badut, baietz pentsatuko dut; triste dagoela. Eta ez da izango negarrez ikusi dudalako: barre egiten duenean ere triste samarra iruditzen zaidalako baino.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.