Albistea entzun

Iñigo Martinez de Albornoz. Mendiko eskiatzailea

«Txapelketetan behar izaten den zortea falta izan zait»

U. UGARTEMENDIA Tamaina handiagoan ikusi

Unai Ugartemendia -

2021eko martxoak 9 - Arinsal

Prestakuntza ona egin du Iñigo Martinez de Albornozek (Donostia, 1996), baina emaitzak ez dira esperotakoak izan.

Hiru probatan hartu duzu parte. Zer balorazio egiten duzu?

Nire helburuak esprintak eta erreleboak ziren. Fisikoki bikain iritsi nintzen; bi probak ondo prestatuta neramatzan, eta orain dela bi urte esprintean lortu genuen bigarren postua berdintzea zen nire helburua. Azkenean, ez nituen nire helburuak bete.

Zure espezialitatea da, baina oso zorte txarra izan zenuen.

Bai, baina esprintak horrela dira. Oso indartsu sentitzen nintzen, gogotsu, baina emaitzak oso aldakorrak izaten dira. Aurtengo denboraldian Munduko Kopan jokatu diren lau esprintak lau eskiatzailek irabazi dituzte. Diziplina honetan, hutsegiterik txikiena ere oso garesti ordaintzen da, eta faktore askoren menpe egoten gara. Fisikoki ondo egotea ezinbestekoa da, baina aldaketak egitean ez bazara fin ibiltzen, fisikoak ez du ezertarako balio. Lehen fasea igaro ondoren bigarren postuan nindoan, eta, finalerdietarako sailkatzeko aukera ia ziurtatuta nuenean, aldaketa batean, irabazlea izan zen suitzarrak eskia zapaldu zidan. Han galdu nituen aukera guztiak. Oraindik ere ezin dut amorrua burutik kendu!

Kirol honen edertasuna hori da: ezin dela hutsik egin.

Bai, hala da. Lasterketa bukatuta, oso izorratuta nengoen. Zirkuitua nire gustukoa zen, eta bigarren nindoan irabazlearen atzetik. Ez nuen arriskuan ikusten lasterketa, baina ez nintzen sailkatu. Ez diot buelta gehiago eman nahi.

Erreleboen lehen erdian, erakustaldia eman zenuen ibilbidearen zati askotan. Amaieran, luzeegi egin al zitzaizun ibilbidea?

Taldean aipatzen genuen guretzako oso ibilbide luzea zela; gu ibilbide motzagoetara ohituta gaude. Indarrak ondo neurtu behar genituela esaten genion batak besteari. Nahiko atzean hasi nintzen nire erreleboan, baina, aldaketa bikain baten ostean, bigarren postuan jarri nintzen. Hurrengo aldaketa ere ona egin nuen, baina minutuak aurrera joan ahala, nekea pilatu nuen. Amaiera oso luzea egin zitzaidan. Helmugan, bosgarren amaitu genuen, helburutik oso urruti.

Azken eguneko banakakora oso nekatuta iritsi zinen.

Hustuta nengoen! Hoztu ere egin nintzen erreleboen ostean, eta ibilbideak azken orduan izan zituen aldaketek ez zidaten batere mesederik egin. Burua ez nuen lasterketan, eta, nire asmoa lehen hogeita hamarretan sartzea bazen ere, azkenean sei postu atzerago amaitu nuen. Txapelketa amaitzeko desiratzen nengoen.

Zer asmo duzu denboraldi amaierarako?

Martxoaren 20an eta 21ean Candanchun [Aragoi, Espainia] jokatuko diren bi probatan parte hartuko dut: esprintetako eta bikotekako Espainiako txapelketak. Ondoren, Madonna di Campligiora [Italia] joango naiz, Munduko Kopako azken probara. Ibilbidea ez da nire gaitasunentzat onena, korrikako eremua luzea delako, baina esprintetan bederatzigarren postuan nago sailkapen orokorrean, eta, ahal bada, postua defendatu nahiko nuke.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Aitor Elordi eta Jose Javier Zabaleta, garaipena ospatzen, txapelketan jokatutako aurreko lehia batean. ©O. MATXIN EDESA / FOKU

Bikain biribildu dute

Julen Etxeberria

Elordik eta Zabaletak nagusitasunez irabazi diete Peñari eta Eskirozi, eta finalerdietako ligaxkarako sailkatu dira. Jakak eta Arangurenek bigarren garaipena lortu dute, Peio Etxeberriari eta Rezustari gailenduta

Unai Garcia Osasunako erdiko atzelaria, baloia bereganatu nahian, atzo, Cornella-Praten. ©ALEJANDRO GARCIA / EFE

Osasunak txinparta falta du

Eñaut Agirrebengoa

Osasunak puntu gazi-gozoa lortu du Espanyolen aurka. Partidako lehen gola sartu du, baina itzali egin da gero.

Robin Le Normand, Igor Zubeldia eta Martin Zubimendi, sasoi honetako entrenamendu batean. ©JAVIER ETXEZARRETA / EFE

Moxalen jauzi handia

Jon Ander De la Hoz

Realaren garai onean izarrak soilik ez, harrobiko jokalariak ere ari dira taldea hauspotzen. Zubietan ondutako jokalariak gako bilakatu dira azken boladako emaitza onak lortzeko. Gaur, Valladolid jasoko dute.

Athleticek eta Alavesek galdu egin dute etxean

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.