Albistea entzun

'Nomadland'-ek irabazi du Urrezko Lehoia

Chloe Zhaoren filma gailendu da Veneziako zinema jaialdian. Michel Francoren 'Nuevo Orden'-ek Epaimahaiaren Saria eskuratu du
Michel Franco zinemagilea, saria eskuetan, atzo, Venezian.
Michel Franco zinemagilea, saria eskuetan, atzo, Venezian. ETTORE FERRARI / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Ainhoa Sarasola -

2020ko irailak 13

Faboritoen artean zegoen, eta, azkenean, Urrezko Lehoiaren jabe egin zen Chloe Zhao zinemagilearen Nomadland filma atzo, Veneziako 77. zinema jaialdian. Frances McDormand aktorea du protagonista zuzendari txinatar-estatubatuarraren zintak, eta prekaritateak AEBetako errepideetan barrena nomada gisa ibiltzera behartu duen andre baten istorioa kontatzen du. Kritikak eta publikoak txalotua, lan hari eman zion jaialdiko sari nagusia Cate Blanchett aktorea buru izan duen epaimahaiak. Osasun krisiak markatutako festibala izan da aurtengoa, eta irabazlea ezin izan zen saria jasotzera joan; bideokonferentziaz eskertu zuten aitortza Zhaok eta McDormandek.

Harekin batera, Michel Franco zuzendari mexikarraren Nuevo Orden zen kinieletan gehien aipatzen zen filmetako bat. Mexikoko jende txiroa aberatsen aurka altxatzen deneko kontakizuna irudikatuta, publikoa astintzea lortu zuen zinemagileak. Eta ez zen jaialditik esku hutsik joan: Epaimahaiaren Sari Nagusia lortu zuen. Andrei Kontxalovski zinemagile errusiarraren Dear Comrades! lanak ere aldeko iritzi ugari bildu zituen, eta hura ere nabarmendu zuen epaimahaiak, aipamen berezia emanda. Kontxalovskik lehenagotik ere bazekien zer zen Veneziaren aitortza jasotzea, The Postman's White Nights filmari esker, 2014ko jaialdian zuzendari onenaren Zilarrezko Lehoia eskuratu baitzuen.

Sari hori, atzokoan, Japoniara joan zen: Kiyoshi Kurosawa zinemagileak irabazi zuen zuzendaritza onenaren garaikurra,Wife of a Spy filmari esker. Bigarren Mundu Gerran girotutako espioien thriller bat aurkeztu zuen zuzendariak. Gidoi onenaren saria, berriz, Chaitanya Tamhanek eskuratu zuen, The Disciple filmagatik.

Volpi kopak

Gizonezko zein emakumezko aktoreen interpretazio onenak saritzeko, Volpi kopak banatzen ditu jaialdiak. Etxean geratu zen bietako bat, Pierfrancesco Favino antzezle italiarrak jaso baitzuen, Padrenostro filmean egindako lanagatik. Eta Erresuma Batura joan zen bestea, Vanessa Kirbyk irabazi baitzuen emakumezko aktore onenaren saria, Pieces of a Woman filmeko antzezlanari esker. Beste aktore bat ere nabarmendu zuen jaialdiak: Sun Children pelikulako interpretazioari esker, Ruhollah Zamanik Marcello Mastroianni saria irabazi zuen —beren ibilbidea hasi berri duten aktoreak saritzen ditu—.

Sail Ofizialaz harago ere izan zen sariturik; besteak beste Horizontes Sailean. Ahmad Bahramiren The Wasteland filmak eraman zuen sail horretako sari nagusia.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Aitor Fenandino eta Mikel Losada aktoreak, 'Bake lehorra antzezlaneko eszena batean ©Monika del Valle/Foku

Karlistaldian kokatutako gerrei buruzko antzezlana sortu du Patxo Telleriak

Iñigo Astiz

Zehazki, 1872ko karlisten eta liberalen arteko Zornotzako bake ituna hartu du abiapuntu antzerkigileak, baina kasu zehatzetik harago, bakeari eta gerrari buruz gogoeta egiten duen obra bat sortu du: 'Bake lehorra'. Astelehenean estreinatuko dute euskaraz

Saria jaso duten musikariak, gaur, BECeko ekitaldian. ©Marisol Ramirez / Foku

Hamar artista eta talderen lana aitortu dute Musika Bulegoaren VI. Sarietan

Ainhoa Sarasola

Olatz Salvador, Chill Mafia, Gaur, Ether Ensemble, Maite Larburu, Ramon Lazkano, Verde Prato, Amak, Trio Zukan eta Motxila 21 taldeak saritu dituzte aurten, Barakaldoko BECen eginiko galan.

Led Silhouette dantza konpainiako Martxel Rodriguez eta Jon Lopez kideak. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Erriberriko antzerki jaialdiak inklusibotasuna izanen du ardatz

Yasmine Khris

Uztailaren 15etik 31ra egingo dute antzerki klasikoaren jaialdia. Espazio «paritario eta feminista» baten alde egin dute apustua aurten

Ezker-eskuin, Arantxa Arzamendi, Mari Jose Telleria, Pello Leiñena, Aizpea Otaegi eta Andoni Iturbe. ©ERESBIL FUNDAZIOA

Musikastek «euskal musikaren hiriburua» batuko du 50. urtez

Miren Mujika Telleria

Bihar hasiko da Musikaste, Errenterian, maiatzaren 28ra bitarte. «Urrezko ezteiak» ospatuko dituzte aurten; izan ere, 50 urte bete ditu jaialdiak. Hamar emanaldi egingo dituzte, askotariko doinuekin

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...