Albistea entzun

Zeharkatutako zubi bat

Azken urteetan landutako elektronika abstraktua atzean utzi, eta soul musikaz blaitutako disko batekin itzuli da Anohni: 'My Back Was a Bridge for You to Cross'.
Anohni zuzeneko emanaldi batean.
Anohni zuzeneko emanaldi batean. BERRIA Tamaina handiagoan ikusi

Mikel Lizarralde -

2023ko irailak 17

Duela hemezortzi urte, Anthony Hegartyk The Johnsons taldearekin grabatutako I'm a Bird Now diskoarekin bere burua mundu osoan ezagutarazi zuenean, inor gutxik pentsatuko zuen zer-nolako ibilbidea egingo zuen handik aurrera. Lan hark modu agerikoan hitz egiten zuen pertsona trans gisa egiten ari zen bideaz —mina eta etsipena erakutsiz askotan—, eta, ahots miragarri bati esker, oihartzun eta errekonozimendu handia lortu zuen berehala.

Gerora, segitu zuen The Johnsonsekin jotzen eta grabatzen, baina trantsizioaren ondorioz, 2015ean, Anohni izenarekin, taldea atzean utzita eta sonoritate oso ezberdin batekin azaldu zen berriro plazara. Hudson Mohawke eta Oneohtrix Point Never musikarien ekarpenari esker, Hopelessness elektronika abstraktu eta ilunak bustitako lana da.

My Back Was a Bridge for You to Cross (2023) zortzi urteko etenaren ostean iritsi da, eta The Johnsons taldearekin grabatu du berriro ere Anohnik. Horrek berak ekarri du beste soinu aldaketa bat. Bere lehenengo diskoen moldeetatik hurbilago, Anohnik berak adierazi du Nina Simoneren eta What's Going On (1971) diskoko Marvin Gayeren eraginpean grabatu dituztela diskoa osatzen dituzten hamar kantuak, eta hori nabarmena da bilduma osoari darion soul kutsuan.

Maitasunaren alde

My Back Was a Bridge for You to Cross erresilientziari, borrokari, maitasunari eta ahizpatasunari buruzko lan bat dela ere azaldu dute diskoaren aurkezpen oharrek, eta azalera Marsha P. Johnson LGBTI eskubideen aldeko aktibistaren irudi bat eraman izana ere horren adibidea da.

Musikalki, berriz, Anohniren aspaldiko lanik argitsuena da, melodia gogoangarriak biltzen dituena. It Must Change-rekin hasten denetik, kantariak eta haren laguntzaileek —Leo Abrahams (gitarra eta pianoa), Chris Vatalaro (baxua), Sam Dicon (bateria), Rob Moose (hariak) eta Jimmy Hogarth (gitarra)— soinu erabat natural eta organikoa ondu dutela erakusten dute, musika beltzari aurrez aurre begiratzen diona, batzuetan modu ia katartikoan —Can't eta Rest kantuak, adibidez, soul crescendo sutsuz jantzita datoz—, eta besteetan molde barnerakoiak erabilita —Silver of Ice, Lou Reed lagunaren azken egunetako hitzak gogora ekartzen dituena—. Gitarra distortsionatuak lehen planoan jarrita, kantu bakar bat aldentzen da diskoari darion batasun horretatik: Go Ahead.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

EHZko kideak Kanboko gaztetxean egin duten biltzar nagusiaren ondoren ©EHZ

Arberatzen izanen da 2024ko EHZ

Ekhi Erremundegi Beloki

Gaur egin dute biltzar nagusia EHZko laguntzaileek, Kanboko gaztetxean, eta heldu den urtean Amikuzera mugitzea erabaki dute. Ekainaren 28an, 29an eta 30ean izanen da festibala Nafarroa Behereko herri horretan.

Victor Erize zinema zuzendaria, atzo, Donostian, Lumiere anaiei keinu egiten dien kamiseta erakusten. ©JON URBE / FOKU

Erize: «Jatorrian, film bat ikustea kontenplazio ekintza bat zen»

Itziar Ugarte Irizar

Zinema ikustearen «esperientzia publikoa» eta aretoak defendatu ditu Victor Erizek 'Cerrar los ojos' filma aurkeztu berritan. Ana Torrent aktorearen eskutik jaso zuen atzo gauean Donostia saria
<b><em>Great absence <em>filmeko zuzendari Kei Chika-Ura eta Tatsuya Fujiaktorea, atzo, Donostian.</em> </em></b> ©JUAN HERRERO / EFE

Aita-seme batzuen elkartzea

Jone Bastida Alzuru

Kei Chika-Ura zinemagile japoniarrak dementziaren eta familia istorio baten inguruan gertatzen den pelikula bat aurkeztu du Zinemaldiko Sail Ofizialean: 'Great Absence'

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.