Albistea entzun

Literatura. 'Oihan hitzean mundua'

Kolonialismoaren oihanean

Egilea: Ursula K. Le Guin. Itzultzailea: Amaia Apalauza. Argitaletxea: Igela. Generoa: eleberria.

Asier Urkiza -

2021eko urriak 31

Euskarara ekarritako Ursula K. Le Guinen lehenengo eleberria dugu Oihan hitzean mundua. Jatorrizko izenburuaren (The Word for World is Forest) itzulpena bera da Amaia Apaulazak egindako lan bikainaren erakusle. Nobelako hitzak xirimirian igarotzen dira irakurlearen begietatik, Tahiti Berrian ezarian ari duen euriaren antzera. Hizkuntza malgu, poetiko eta umelean ematen du Apaulazak Le Guin.

Mundu zahar-berrietan sarrarazten gaitu nobelak. Athse herria (edo planeta) da mundu horietako bat, gizaki kolonoek Tahiti Berria izenez ezaguna. Oihan eta mundu sinonimoak dira athshetarren hizkuntzan. Naturari estuki lotuta bizi dira, hosto eta adarrekin, enbor eta sustraiekin bat eginik. Txikiak dira, azal berdexkarekin. Indarkeriarik gabeko lurraldea da athshetarrena, berau saihesteko hainbat teknika garatu baitituzte, hala nola lurrean ahoz gora etzatea, edo abestea. Beren ezaugarri nagusia, ordea, zera da: amets-denbora eta mundu-denbora uztartzeko gaitasuna, bietan batera bizitzeko abilezia, lo egiteko paradigma berezi baten bitartez. Selver athshetarra da nobelako protagonista, kolono batek (Davidson kapitainak) bere emaztea akabatu ostean matxinatuko den heroia.

Izan ere, kolonialismoari buruzko eleberria da, funtsean, Le Guinena. Gizakiek okupatutako lurraldea da Tahiti Berria. Biztanleak esklabo gisa baliatu, egurra lortzeko (Lur planetan eskasia omen dago) basoetako zuhaitzak moztu, ekosistema suntsitu. Athshetarren mundua deuseztatu nahi dute kolonoek, alegia. Horien artean bi dira nabarmendu beharrekoak, Selverrekin batera kontakizunaren protagonista liratekeenak: Don Davidson eta Rai Liubov kapitainak, hurrenez hurren. Kolonialismoaren aurpegia eta ifrentzua dira pertsonaiok. Konkistatzaile zaharra da lehenengoa, (bere) arrazaren nagusitasunean sinesten duen Gizona, Tahiti Berriko biztanleak bezatzera datorren arrazista harroa; Liubovek, aldiz, kolonialismoaren aurpegi ona erakusten du, asmo zientifikoa, begirada antropologiko unibertsal, adiskidetsukoa. Bestea ulertzen saiatuko da Liubov, Bestea suntsitzea bilatuko du Davidsonek. Biak arituko dira athsherrarrengan bestetasuna ezartzen, Liuboven azken ekintzak (etorri bazetorren oldarraldiaz txintik esan ez izana) erredentzioa helburu badu ere.

Selverrek gidatutako altxamenduak bortxaren sugarra piztuko du ordura arte bortizkeria arbuiatzen zuen herriarengan. Odolak odol gehiago dakar. Okupazioa amaituko da, baina odolaren orbanak ez dira aienatuko. Berrehun orri eskas izanagatik, sekulako oihartzuna duen liburua da Oihan hitzean mundua. Pasa den mendeko hainbat prozesu aztertzeko erabil daiteke, berdin izan Vietnam, Aljeria edo Kongo. Halaber, egungo ustiaketa ekologikoaz ere ari da, gizakion eta naturaren arteko bestelako harremanari buruz hausnartzeaz bat. Ezin aipatu gabe utzi, azkenik, gogora dakartzan erreferentzia literarioak, Davidsonen pertsonaian nahitaez ikus baitaiteke Ilunpeen Bihotzean-eko Kurtz koronela. Zientzia-fikzioa errealitateaz mintzo delako adibiderik behinena.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Manuel Asin, Rebeca Esnaola eta Teresa Morales de Alava, atzo, Ikuspuntu jaialdiaren aurkezpenean, Iruñean. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Ehundik gora begirada

Uxue Rey

Ehun film inguru emango dituzte Iruñeko Ikuspuntu jaialdian, hilaren 27tik apirilaren 1era. Peter Nestlerri eskainiko diote atzera begirakoetako bat
Arantza Santestebanen <em>918 gau</em> filma. ©BERRIA
Euskadiko Orkestrak hainbat ikasleren aurrean emandako kontzertua, atzo, Kursaalean. ©IDOIA ZABALETA / FOKU

Ravelen 'Bolero' obra interpretatu du Euskadiko Orkestrak, Kursaalean

Miren Mujika Telleria

Lau kontzertu egin ditu denera Euskadiko Orkestra Sinfonikoak azken bi egunetan, Gipuzkoako milaka ikasleren aurrean
Julen Apella Santamaria idazlea (erdian), Imanol Larrinagaren margolana eskuetan, alboan Arantza Urkia eta Felipe Juaristi dituela, Donostian. ©Idoia Zabaleta / Foku

Julen Apellak irabazi du Donostia Kultura poesia lehiaketako seigarren saria

Ainhoa Sarasola

Postal bat desertuan lanagatik jaso du aitortza. Balea Zuriak maiatz aldera argitaratuko du liburua.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.