Albistea entzun

 Literatura

Durasen lumaren gaurkotasuna

Marguerite Duras idazle frantziarraren libururik ezagunena da 'Maitalea' eleberri autobiografikoa. Mikel Garmendiak euskaratu zuen, 1996an, eta orain berrargitaratu egin du Elkar argitaletxeak.
Marguerite Duras Frantziaren mendeko Indotxinan jaio zen, jatorriz frantziarra zen familia batean.
Marguerite Duras Frantziaren mendeko Indotxinan jaio zen, jatorriz frantziarra zen familia batean. BERRIA Tamaina handiagoan ikusi

Peru Azpillaga -

2018ko uztailak 1

Esan ohi da literatura ez dela emozioetara guztiz heltzeko gai, eta badirela zenbait sentipen, musikak edota koadro batek sortutakoak esate baterako, idatziz ezin azaldu daitezkeenak. Mikel Garmendia (Tolosa, Gipuzkoa, 1961) idazle eta itzultzailea bat dator sentipen horrekin. Hala ere, bada argi duen gauza bat: «idazlerik egon bada hori lortzetik hurbil, hori Marguerite Duras izan da».

1996an itzuli zuen Garmendiak Durasen Maitalea eleberri autobiografikoa, Literatura Unibertsala bildumarako. Elkar argitaletxeak bilduma hartako lehen 100 liburuak berrargitaratzeari ekin zion duela urte batzuk Urrezko Bibliotekaren bidez, eta hor atera du orain Durasena.

Marguerite Duras 1914an jaio zen, Frantziaren mendeko Indotxinan egungo Vietnamen. Han igaro zituen bere bizitzako lehen urteak, eta izan zuen gaztaro latzak oso eragin sakona izan zuen bere lanetan. Maitalea eleberria da horren isla. Indotxinan girotua dago, eta gaztaroko bizipenetan oinarrituta idatzi zuen Durasek. Eleberriak frantses jatorriko 15 urteko neskatxa txiro baten istorioa kontatzen du: aita hil, familia lur jota geratu, eta gaztea bera baino nagusiagoa den txinatar merkatari dirudun baten maitale egingo da. Durasek bien artean sortzen den debekatutako amodiozko harremana azalduko du, zorrotz azaldu ere.

Orain dela 22 urte itzuli zuen arren, Garmendiak, «gaurkotasun handiko» liburua dela uste du; oro har, Durasek idazkerari ematen zion garrantzia dela eta. «Idazkuntza Durasen kezka nagusia izan da beti, eta bere obretan argi ikus daiteke». Eleberri autobiografikoa den heinean, bilaketa bat dela dio, zentzurik zabalenean: «Haurtzarora joaten da. Txikitatik, kontatzen duenaren arabera, bizitza oso zaila izan zuen, baina, hala ere, aurre egiteko gai izan zen».

Garmendiak dio Durasek gaitasun handia duela «errealitatea harrapatzeko», batez ere deskribapenak egiteko orduan. «Oso hitz gutxirekin asko kontatzen du». Horren barruan, emozioen lanketa «harrigarria» egiten duela erantsi du; «hor du benetan meritu handia. Kontuan izan behar da liburu autobiografikoa dela, eta, pasarte oso gogorrak dauden arren, bizitakoa lasai eta era gardenean kontatzen du». Hitzak era oso trebean hautatuz, pasarteetako giroa era «ezin hobean» transmititzen duela deritzo. «Oso modu berezian deskribatzen du inguratzen zuen errealitatea, gauza jakin batzuei erreparatuz; aztertu dutenek diote oso zinematografikoa dela ».

Hain zuzen ere, Duras idazle izateaz gain, gidoilari, zuzendari, antzerkigile eta kazetari lanetan ere aritu zen. Bigarren Mundu Gerran, Frantziako erresistentziaren parte ere izan zen. Garmendiak adierazi du haren lana eta bizitza «eskutik» doazela: «Ezin litezke banatuta ulertu».

Maitalea 1984an argitaratu zuten, Durasek 70 urte zituenean. Haren lanik arrakastatsuena izan zen; Goncourt saria eman zioten, eta liburua, egun, 42 hizkuntzatara itzulita dago. 1991n, pelikula bat egin zuten liburuan oinarrituta. Halaber, Maitalea-z gain, Durasen beste liburu bat ere badago euskarara itzulita: Samina, 2014an Xabier Artolak itzulia.

Gauza batzuk egokitu dituen arren, itzulpena «bere horretan» utzi dutela adierazi du Garmendiak. Elkarreko editore Xabier Mendigurenekin batera berrikusi zuen lana, eta emaitzarekin «oso gustura» geratu dela dio. «Nolabait, doinu bat lortu nuen, eta hori berdintsu mantendu dut». Era berean, berritzulpenen gaiari ere heldu dio. Haren ustez, itzulpen bat ez dago inoiz guztiz definitua, eta beti daude aldatu daitezkeen gauzak. «Gai oso interesgarria iruditzen zait, gramatikatik hasi eta beste hainbat gauzataraino. Ikuspegia, adibidez, denoi aldatzen zaigu; hemen soilik 22 urte igaro dira, baina zer gertatuko litzateke gehiago balira?».

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Oier Guillan, Agurtzane Solaberrieta eta Haritz Azurmendi ©Jakin

Idoia Beratarbide eta Oier Guillan dira Joan Mari Torrealdai ikerketa bekaren irabazleak

Isabel Jaurena

'Artxibo biluzia' saritu dute, Torrealdairen artxiboen lapurreta abiapuntu duen proiektua.

Martxan da Durangoko 57. Azoka

Aurten bai: ohiko irudiak ikusi dira Durangoko Azokaren lehen egunean

Paulo Ostolaza

Goizean ireki ditu ateak Landako guneak, eta ikasleak izan dira protagonista han. Arratsaldean egin dute irekiera ekitaldia, Barrexerka antzerki taldearen eskutik.

Langileak Durangoko Landako guneko salamahaietako bat prestatzen, atzo. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Eztanda baten esperantzan

Iñigo Astiz

Gaur hasiko da Durangoko 57. Azoka, eta, azken bi urteetako gorabeheren ondoren, pandemia aurreko itxura berreskuratzeko erronka izango du aurrez aurre igandera bitarte. Musikaren euskarri fisikoen krisiak eta prezioen igoerak eragindako ziurgabetasunari ere erantzun beharko dio.

 ©Aritz Loiola, FOKU

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.