'Ehiza' filmari eman diote Lekeitioko Urrezko Antzara

Lanaren ausardia goratu dute 43. Zine Bilerako epaimahaikideek. Zuzendaritza onenaren saria Aitor Mendilibarrek eta Ibon Goikok jaso dute
<em>Ehiza</em> animazio film laburraren fotograma bat.
Ehiza animazio film laburraren fotograma bat. HAUAZKENA TALDEA Tamaina handiagoan ikusi

Amagoia Gurrutxaga Uranga -

2020ko azaroak 29

Hauazkena Taldearen Ehiza animazio lanak irabazi du Lekeitioko (Bizkaia) 43. Zine Bileraren Urrezko Antzara. Bego Vicario, Ruth Escobar, Jugatx Astorkia, Miriam Inza, Angela Jurado, Oihana Leunda, Arrate Lopez Apellaniz, Naiara Mallabia, Andere Molinuevo, Uxue Reinoso eta Roberto Zabarte dira Hauazkena kolektiboko kideak, eta Vicariok egiten ditu koordinatzaile lanak. Rafael Ruiz Balerdi artistaren Tarzani omenaldia (1969) animazio film laburraren segida gisa sortu dute Ehiza, eta, Aitor Oñederra, Erika Olaizola eta Mikel Rueda epaimahaikideen ustez, «proposamen ausarta eta animazio lan ikusgarria» da emaitza, «rotoskopia teknika maisuki erabiltzen duena eta film osoan erritmo bikaina mantentzen duena». 1.900 euro jasoko dituzte sariagatik.

Zuzendari onenari dagokion Zilarrezko Antzara eta sariaren 1.600 euroak, berriz, Aitor Mendilibarrentzat eta Ibon Goikorentzat izan da, Irten barrura filmean egin duten lanagatik. Gidoi onenaren Zilarrezko Antzara eta 1.600 euroak Imanol G. Gurrutxagari eman diote, Nigandik filmagatik. Ikusleek astean zehar emandako botoei esker, gainera, EITB Ikusleen sariduna ere gertatu da Gurrutxagaren lana, eta 750 euro jasoko ditu sari horregatik. Azkenik, epaimahaiak aipamen berezia egin dio Ekain Albiteren Haizearen egia filmari, «saharar eta euskal kulturen arteko talka hain ondo azaltzeagatik».

Gaigne, omendua

Hemeretzi film labur lehiatu dira aurten Lekeitioko Zine Bileran, eta sariak banatzeko ekitaldia atzo egin zuten, 19:30ean. Pascal Gaigne musikaria omendu zuten, gainera.

Gaur, Zine Bilerari amaiera emateko, lan saritu guztiak ikusi ahalko dira, 19:00etatik aurrera. Horren aurretik, 16:00etan, Zinegin, Zinelab-EQZE, (H)emen eta Euskal Zine Bilerako ordezkariek solasaldia hasiko dute; 17:00etan, Urtzi Urkizu BERRIAko kazetariak Euskal gatazka euskal zinemagintzan izango du hizpide.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

 ©JUAN CARLOS RUIZ / FOKU

«Hau deserosotasun baten kronika da»

Amagoia Gurrutxaga Uranga

Barruan sentitzen zuen ekaitza aztertzeari ekin, eta 'Galerna'-z erditu da artista. Bere identitateari eta gizarteari buruz galdezka hasi, eta hamaika galdera berri sortu zaizkio. Tabakaleran ditu ikusgai; liburuan ere eman ditu. Erantzun bila segitzen du.
Mary Shelley idazlea, John Opie artistak ondutako erretratuan. ©BERRIA

Azken gizakia gizakiaren azkenean

Joannes Jauregi

Otsailean 170 urte izango dira Mary Shelley hil zela. 'Frankenstein' du lanik ezagunena, baina, 2021 honetan, merezi du haren beste lan bati ere erreparatzea, lotura garbia baitu 2020tik mundua hartua daukan pandemiarekin.
Weezer izan zen Bilbao BBK Live jaialdiko kartelburua 2019an. Irudian, kontzertu hartako une bat. ©JAVIER ZORRILLA / EFE

Teknologia zaharren rocka

Itziar Ugarte Irizar

Maiatzerako iragarria zuen 'Van Weezer' lanaz gain, Weezer-ek beste disko bat iragarri du asteon: 'Ok Human', pianoan oinarritutako eta tonu orkestralez ondutako hamabi kantukoa.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.