Nafarroa Berriz Altxa-k Korrika Erronka aurkeztu du

2021eko azaroaren 6a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Nafarroa Berriz Altxa plataformak ekinbide berri bat aurkeztu zuen atzo: Korrika Erronka. Azaroaren 14an, Noain eta Amaiur arteko bidea lasterka egingo dute bi korrikalarik. Denera, 70 kilometro egingo dituzte, eta nagusiki menditik arituko dira, baina tartean Iruñea, Lantz eta Elizondo ere zeharkatu dituzte, besteak beste. Denera, bederatzi orduko ibilbidea: 08:00etatik 17:00etara.

«Nafarroako independentziaren galera ekarri zuten Noain eta Amaiurko gertakarien» 500. urteurrena dela-eta antolatzen ari diren ekitaldi sortaren barruan kokatu du plataformak erronka berria. Gainera, Amaiurko ailegaera baliatuko dute hurrengo urterako dinamika nagusia aurkezteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.