Albistea entzun

Eredu utopikoak praktikan jarriz

Martxa hartzen ari da Basoa, giza eskubideen defendatzaileen etxea, Artean. Ongi Etorri Errefuxiatuak taldeak sustatuta eta hainbat eragileren parte hartzearekin, sorterrian bizitzerik ez duten ekintzaileentzako eta mugimendu sozialentzako aterpe izango den egitasmoa atondu dute.
Arratiako Artea herrian dago Basoa, giza eskubideen defendatzaileen etxea.
Arratiako Artea herrian dago Basoa, giza eskubideen defendatzaileen etxea. MARISOL RAMIREZ / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Nerea Lauzirika -

2021eko abuztuak 22 - Artea

Duela gutxi erosi eta atondu dute etxea, baina urteak daramatzate proiektuarekin bueltaka. Giza eskubideen defendatzaileen etxea izango dena martxan jartzen ari dira Artean (Bizkaia), eragile eta norbanako ugariren parte hartzearekin. Sorterrian mehatxupean dauden ekintzaileen aterpe izango da Basoa, baita hausnarketarako eta ikerketarako gunea ere, Nati Ovelleiro proiektuko kideak azaldu duenez: «Aktibismoaren unibertsitate moduko bat izatea nahi dugu; gizarte mugimenduentzako erreferentzia toki bat izatea». Amestutakoa betetzen ari direla erantsi du: «Hartu ditugu ideiak beste toki batzuetatik, eta hortik erabaki dugu zer behar duen gure mugimenduak, eta zer nahi dugun Euskal Herrirako, eta gure utopiara moldatu dugu». Proiektua eraldatuz joan da: «Utopiak errealitatera egokitu behar dira, eta bide horretan sortu da Basoa».

Irakurri gehiago: «Eskubideak ez ditugu mesedez eskatu behar, geureak dira»

Etxe handia da Basoa, hiru solairukoa, eta lursail are handiagoa du inguruan. Soila eta apala da eraikina, garai batean aberatsen bizitoki izan zela nabaritzen bazaio ere, eta badauka auzolanean eta gutxika konpondu izanak ematen dion xarma berezi hori. Izan ere, autogestioan oinarrituko da egitasmoa, Ovelleirok esplikatu duenez; dena den, onartu du erosketa eta konponketak ordaintzeko bazkideak beharko dituztela hasieran.

Basoan badago lekua bakarrik egoteko, baina ez bakarrik sentitzeko. Etxearen sarreran trukerako gune bat jarri dute, liburuz betea, nahi duenak bat hartu eta beste bat utz dezan. Egongelan ere liburutegi bat jarri dute, eta sukaldean badago tokia mahaiaren inguruan talde ederra batzeko; orain, baratzetik jasotako indabak aletzen ari dira. Goiko solairuetan logelak eta bainugelak daude. Zuhaitzez inguratuta dago etxea, eta geletako leihoetatik barruraino sartzen da natura.

Urte luzez ibili dira giza eskubideen defendatzaileentzako babestoki bat sortzeko ideiarekin bueltaka. Gaur egun, eragile ugari eta askotarikoak dabiltza proiektuan, baina Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak erein zuen Basoaren hazia. Bazuten harrera programa bat errefuxiatuak hartzeko, baina beste zerbait behar zuten, Ovelleiroren esanetan: «Zerbait iraultzaileagoa egin nahi genuen, eraldatzaileagoa». Horretarako espazio baten bila hasi ziren, hasieran alokatzekotan, baina ez zutenez lortu, egun Basoa dena erosi zuten. Pandemiak asko atzeratu du prozesu guztia, eta kide askoren ekarpen ekonomikoa behar izan dute proiektua aurrera atera ahal izateko.

Egitasmo zabala

Bizitoki izateaz gain, beste aukera asko eskaintzen ditu Basoak: hitzaldiak, ikastaroak eta halakoak egin nahi dituzte etxean, eta beste mugimendu sozialak hartu nahi dituzte. Hasteko, datorren asteazkenean hasiko den Iraultza Txikien Akanpadaren aterpe izango da.

Baina giza eskubideen defendatzaileen babestoki gisa sendotzea izango da Basoaren egiteko nagusia. Etxea da, eta, beraz, bizitokia ere bada behar duenarentzat. Mehatxupean dauden ekintzaileen babeslekua izango da, luzera begira zein luze gabe, bakoitzaren egoeraren arabera, baina ez hori bakarrik, Olatz Talavera proiektuko kideak azaldu duenez: «Giza eskubideen defentsaren eta gorputzez babestearen inguruko gogoeta egin nahi dugu, jakiteko zer behar duten defendatzaile mehatxatuek». Bertan daudela, aukera izango dute aktibismoarekin jarraitzeko edo, besterik gabe, lasai egon ahal izateko. Ekintzaile bisitariak gonbidatzeko asmoa ere badute, beren jardunaren berri eman dezaten.

Bizitzeko beste modu bat ere sustatu nahi dute Basoan, lurraldearekin estuago lotuta egongo dena eta kontzienteagoa izango dena, elikadura burujabetzan oinarritua, Malu Egiluz proiektuko kidearen hitzetan: «Lurra eta elikagai propioak izatea gure salbazioa da. Horrek beste modu batera bizitzera garamatza».

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Miel A. Elustondo Rikardo Arregi Kazetaritza saria jasotzen. ©BERRIA

Miel A. Elustondok irabazi du Rikardo Arregi Kazetaritza saria

Julen Otaegi Leonet

BERRIAn argitaratutako 'Tonban ehortzirik' elkarrizketa sortagatik jaso du saria. Hildako pertsonei egindako elkarrizketak bildu ditu, antolatzaileen arabera, «euskarazko kazetaritzan parekorik ez dutenak». Komunikazio saria 'enpresabidea.eus' webguneak irabazi du.

Ikasle bat Hernaniko Langile ikastolan sartzen, gaur goizean ©Jon Urbe / FOKU

Sindikatuen arabera, grebaren oihartzuna %60koa izan da

Irati Urdalleta Lete

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak esan du ikastetxeen %92ren datuak dituztela, eta  irakasleen %35,2k egin dutela greba. ELA, LAB eta Steilas sindikatuek deitu dituzte langileak grebara Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, Hezkuntza Legearen aurreproiektuaren kontra egiteko.

Bortxaketa bategatik jarritako zigorra lau urtetik hirura apaldu dute Bizkaian

Bortxaketa bategatik jarritako zigorra lau urtetik hirura apaldu dute Bizkaian

Arantxa Iraola

Iragarria zuten Bizkaiko epaileek berrikusketa eskeak aztertzeko asmoa, eta lehen ebazpena eman dute

Mexikoko koral arrezifeak kaltetuta daude turismoarengatik, artxiboko irudia ©Oceanus

Frogatu dute lurraren %30 eta itsasoaren %24 kontserbatzeak eragin positiboa izanen lukeela giza ongizatean

Isabel Jaurena

Unai Pascual Ikerbasqueko ikerlariak parte hartu duen ikerketa batean, mundu osoko aktibo natural kritikoak identifikatu dituzte. Giza ongizatean eragiten duten ekosistema natural eta erdi naturalak dira aktibo horiek.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.