Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

Euskaraldia 2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo da

Antolatzaileek espero dute «ariketa indartsu eta masiboa» izatea, eta «inflexio puntu bat» jartzea. Ariguneei jarraipena eman nahi diete
Euskaraldiaren hirugarren aldiko aurkezpena, atzo, Iruñean, partaide eta eragileekin.
Euskaraldiaren hirugarren aldiko aurkezpena, atzo, Iruñean, partaide eta eragileekin. IDOIA ZABALETA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Joxerra Senar -

2021eko azaroak 21 - Iruñea

Euskararen erabilera gizarteratzeko eta bultzatzeko bi dinamika sozial handi aurkeztu dituzte asteon: asteazkenean, Korrika, eta atzo eguerdian, Euskaraldia. Kike Amonarriz Euskaltzaleen Topaguneko lehendakariaren hitzetan, biak ere «Europako hizkuntz praktikarako ariketa sozial masibo handienetakoak» dira. Iaz pandemiaren ondorioz baldintzatuta egon ostean, Euskaraldiaren hirugarren aldia 2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra bitartean izango da, Hitzez ekiteko garaia lelopean. Atzodanik, hurrengo urteko Euskaraldia antolatzeko prestaketa lanak hasi dituzte herrietako batzordeetan.

Urtebete geratzen da, beraz, eta dinamikaren ezaugarri nagusiak iragarri zituzten atzo Iruñean, Zentral aretoan egindako ekitaldian. Estitxu Fernandezek eta Zuhaitz Gurrutxagak gidatu zuten aurkezpena, eta han izan ziren, Amonarrizekin batera, Ana Ollo Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko Erakundeetako kontseilaria, Bingen Zupiria Jaurlaritzako Kultura sailburua eta Antton Kurutxarri Euskararen Erakunde Publikoko presidente eta Euskal Hirigune Elkargoko Hizkuntza Politika lehendakariordea ere.

Helburu nagusia hizkuntza ohiturak aldatzea da, eta, Olloren arabera, horrek «oraindik ere lan sakona» eskatzen du: «Badago bidea oraindik». Dena den, uste du jada hasi dela «lorpen esanguratsuak erdiesten», Euskaraldiko partaide askok inguruko harremanetan eta euskararen erabileran «aurrerapauso garrantzitsuak izan dituztelako».

Amonarrizen arabera, iaz pandemiaren baldintzetan Euskaraldia aurrera ateratzea «sekulakoa» izan zen. Hurrengo aldiari begira, berriz, «ariketa indartsu eta masibo gisa» irudikatzen du. Amonarrizen aburuz, gakoa da euskaldunak, erakundeak eta eragileak aktibatzea, eta, hori dela eta, atzoko aurkezpenean elkartu zirenen irudiari erreparatu zion: «Argazki honetan ageri den elkarlana, indar metaketa eta aukera hori oso-oso gutxitan izan dugu herri honetan, eta hori aprobetxatzen jakin behar dugu, ditugun erronkak sekulakoak baitira». Hala, itxaropen mezua eman zuen Amorrarrizek, eta aipatu zuen 2022an «gauza asko» gertatuko direla. «Denak gertatzen badira, inflexio puntu bat izan daiteke», haren ustez.

Sumendia eta uhartediak

Iazko Euskaraldian ariguneek hartu zuten protagonismoa, baina, pandemiak ekinaldi horri bete-betean eragin zionez, hurrengoan ere jarraipena eman nahi diete ariguneei. Haien ekarpenari buruz galdetuta, Bingen Zupiriak sumendiaren irudiarekin lotu zituen ariguneak: «Sumendia da lurraren erraietatik gorantza ateratzen den zerbait, energiaz betetakoa, kolore bizikoa. Arriskuak ditu, baina gauza berriak ateratzen ditu kanpora, eta munduaren errai horietan ziurrenik oreka bat bilatzen du». Zupiriaren ustez, «pauso baliagarria» izan ziren, eta horretan sakondu behar da, «euskara gehiago erabiltzeko balio dutelako».

Antton Kurutxarrik beste irudi bat eman zuen: uhartediena. «Iazko ariketan, Iparraldean 500 eragile abiatu ziren, eta kasik mila arigune sortu. Ez da gutxi. Euskara hain hizkuntza gutxitua baita, non euskaraz bizi diren guneak diren irla galduak frantses ozeano batean. Eta arigune horiekin mila argi berde pizteak irlak saretu ditu, eta artxipelagoak sortu. Bakoitzak ikusten du euskaraz non mintza daitekeen, eta biziki ariketa ona izan da».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Labik urriaren 5ean egin zuen azken bilera ©Jaizki Fontaneda/ Foku

Urkulluk esan du Labiren bilerarako deia egingo duela, osasun larrialdia ezartzeko

Edurne Begiristain

Osasun larrialdia ezartzearekin batera indarrean sartuko diren neurri murriztaile berriak adostuko dituzte bileran. COVID ziurtagiria noiz eta nola ezarriko den ere zehaztuko dute. Bilera ostiralean izango dela adierazi dute hainbat hedabidek, baina holakorik ez du ziurtatu lehendakariak.

Beatriz Artolazabal, gaur, Adiskidetasunari buruzko Europako Praktiken V. Jardunaldian. ©Eusko Jaularitza

Artolazabal: «55 eta 64 urte bitarteko emakumeak dira zahartzaroaz gehien kezkatzen direnak»

Oihane Puertas Ramirez

'Adinkeria, zahartzeari eta erretiroari buruzko pertzepzioak' txostenaren arabera, adineko pertsonei buruzko estereotipo negatiboak handitu egin dira azken hamar urteotan.

Hiesa: GIB positiboen ahotsa

GIBdunen estigma eta bazterketa desagerraraztera deitu dute

Paulo Ostolaza - BerriaTB

Aurten bete dira 40 urte lehen kasuak agertu zirenetik. GIB positibo diren bi pertsonarekin izan da BERRIA: Joseba Errekalderi eta Josu Unanueri.

Burlatako Askatasuna ikastetxeko ikasgela bat, artxiboko irudian ©Idoia Zabaleta / FOKU

Nafarroako ikastetxeetan orain arteko ordutegia izango dute ikasturtea amaitu arte

Irati Urdalleta Lete

Ikasleek goizez soilik izaten dituzte eskolak, baina ikastetxeek astean lau egunetan eskolaz kanpoko jarduerak eskaintzen dituzte goizeko eskolen ondoren. Nafarroako Gobernuak ikastetxeei esan die ez antolatzeko Gabonei lotutako ekitaldirik.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.