Albistea entzun

BIRA

Zikina

Onintza Enbeita -

2021eko martxoak 21

Geure buruari egokitutako bizimodua geneukan: asteburuetan tabernak erretzen genituen, eta aste barruan lanak geu erre ez gintzan bizirauten genuen. Baziren eta badira kirola egiteko astia zutenak ere. Astia eta gogoa. Zintzoa izanda, astia neuk ere izaten nuen, baina gogorik ez. Nire planik gehienak eserita edo motordun garraioren bat zela medio egiteko modukoak ziren. Etorri zen izurritea, eta zerbait berria asmatu behar denbora pasatzeko, eta alternatibarik ikusi ezin! Guztiok batera eman diogu mendiari. Kulturak ordutegi mugatua du herri progre honetan eta Paddlerako edo Windsurferako ez gaude ia. Mendia alternatiba erraza da, eta Instagramerako argazki ederrak eskaintzen ditu.

Nire mendi bueltek neure buruarekin harro egotera eraman naute. Ez Anbotora edo Aizkorrira iritsi naizelako, ez: mendia zikintzen ez dudala lagundu ikusi dudalako baino. Ez dut ulertzen jendeak ze mania daukan beteta igotako lata eta botilak hustuta ez bajatzeko, paperezko pañeluak edonon barreiatzeko. Ez dut ulertzen, tristura ematen dit. Neure buruari aitortzen diot pena izan dela 41 urtean bertan izan ditudan lekuetara orain arte ez joan izana, baina gutxienez badakit nire egarriak ez duela bazterretan plastikorik utzi. Asko jota taberna bazterretan pipa azalen bat.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna