Onintza Enbeita.
BIRA

Ez zara

2021eko azaroaren 21a
00:00
Entzun
Badira urte batzuk nire inguruan ume asko dagoela. Nire inguruan badira erditutako amak eta erditu gabekoak; aita bik edo ama bakarrak hazitako umeak; urrutitik ekarriak edo hemen sortuak. Eta askotan eztabaidatu dugu etorkizuneko munduan barreiatuko diren izaki txiki horien heziketaz: titia eman edo ez, ematekotan noiz arte, haur eskolara eraman edo ez, eskolan siesta egiten utzi edo ez, azukrea eman edo ez, telefonoa zenbat urterekin eman, umeak norbere erritmora egokitu ala norbera umearenera, altzoan edo karroan, bere gelan edo norberarenean... Azken hamabi urteetan orduak pasatu ditut gaiaz berbetan, eta interlokutorearekin ados egon ez naizenean beti aurpegiratu didate ni ez naizela ama. Ez, ez didate esaten ez naizela guraso: esaten didatena da «zu ez zara ama». «Ez zara. Eta zarenean ikusiko dugu zer egiten duzun».

Ezin diot hori inori eztabaidatu: oraingoz ez naiz inoren ama. Baina hezten ari zareten ume horiek etorkizunean egiten dutenak niri ere eragingo dit, eta zuek hala nahi edo ez, zuek ez zarete ume horien erreferente bakarrak izango. Aurreko belaunaldia sinbolikoki hil behar dutenean, ni ere hil egingo naute; beraz, nik inori ez diot esango zer egin behar duen, baina banaiz guzti honen parte. Ez naiz ama, baina baditut heziketaren gainean iritzia eta ardura.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.