Onintza Enbeita.
BIRA

Emeritua

2022ko maiatzaren 22a
00:00
Entzun
Hautsak harrotu ditu Juan Carlos I.a berriro ere Espainiara itzultzeak. Francok hala erabakita, 1975etik 2014ra izan zen Espainiako erregea. Komunikabide askok haren bizitza eredugarria erakusteko ahalegina egin zuten luzaroan, baina zakuak zulo larregi zituen osorik eusteko. Juan Carlos Borboikoarengandik hurbil ibili omen ziren emakumeek haren sekretuak kontatu dituzte publikoki: Afrikara joaten zen babestutako animalia espezieak ehizatzera, eta bere kargu publikoak ematen zizkion pribilegioak erabili zituen negozio pertsonalak zabaltzeko… Azkenean abdikatu egin zuen. Seguruenetik ez berak hala nahita, baina bai monarkiaren irudiari aurpegia garbitzeko. Hainbat delituren susmagarri egin zuten, eta ikertu ere egin dutela diote. Ez dago haren kontrako ezer, ordea, eta urte pare bat hara joan gabe egon ondoren Espainiara itzuli da. Bisita laburra egin du, baina titularrak betetzeko nahikoa. Hura errege izendatu zuenaren ondorengoek ongietorria eman diote; beste batzuk kontra agertu dira, eta trantsizioan banatutako pastelaren zati handia jan dutenak isilik gelditu dira. Dena zoragarri eta normal Madrilgo Gorteetan. Monarkia anakronikoa eta demokraziaren kontrakoa dela onartzeko gogorik eta indarrik gabe. Herriari barre egin dion jendea eredugarritzat erakutsi nahian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.