Albistea entzun

KRITIKA. Antzerkia

Hika Teatroaren unibertsoa

Arantzazu Fernandez Iglesias -

2022ko otsailak 24

'Tarara'

Egilea: Josi Alvarado. Zuzendaritza eta dramaturgia: Agurtzane Intxaurraga. Aktoreak: Itziar Ituño, Kepa Errasti, Tania Fornieles, Jurdana Ochoa, Jose Cruz Gurrutxaga, Iñar Sartre. Eszenografia eta jantziak: Ikerne Gimenez. Argiak: Xabier Lozano. Ekoizpena: Hika Teatroa. Lekua: Lasarteko Manuel Lekuona. Eguna: Otsailak 19.

Hika taldeak azken urteotan ekoitzi duen ikuskizun onena da Tarara. Agurtzane Intxaurragak, bere estiloari eutsita, pieza borobilago bat, onduago bat eskaini digu, Arantza Iturberen itzulpenarekin eta Miren Gojenolaren laguntzarekin zuzendaritzan. Ikerne Gimenezen eszenografiak eta Xabier Lozanoren argi zainduek ezinbesteko garrantzia dute lorpenean. Antzokian sartu bezain pronto, iluntasun orokorrean, atentzioa eman digu agertoki barruko hormak, zeren eta, atze-oihalaren moduan apaindurik, berunezkoa ematen zuen. Horren goiko aldeko tolesturek loreak irudikatzen zituzten, hasieran grisak, baina antzezlanak aurrera egin ahala, fokuen magiari esker, tonu more edota gorrixkaz bustiko zirenak. Ederrak izan dira eszenografiaren argiztapen aldaketa horiek, eta baita une dramatikoak ere, non aktoreak oholtza erdian kokatuta argi zenitalaren azpian konposizio ederrak sortzen dituzten belztasunez inguraturik.

Ibilbide luzeko taldearen Koadernoa zuri (2016) eta Txarriboda (2018) arrakastatsuak izango ditu ikusleak akorduan, esaterako, eta haiek buruan ditugula saiatuko gara Tarara deskribatzen lana oraindik ikusi ez duen zalearentzat. Aipatu tituluetan Intxaurragak badu berariazko poetika bat, non zuzeneko musika, dantza edo gorputz mugimendu landuez, irudi oso bisual eta fotogenikoak sortzen dituen. Lan haietan senideen arteko harremanen alde ezkutua tentsio dramatikoaren motorra zen, baina trabestismoaren presentzia ere bazegoen. Gauzak horrela, Josi Alvarado alacantarraren testuak, 1970eko hamarkadako Bilboko La Palanca-ra ekarrita, ubide ezin aproposagoa eskainiko dio bere estetikaren ezaugarriak nahiz azken kezka tematikoak azpimarratzeko. Eta, hartara, hona hemen Hika-ren azken unibertsoa berrindartuta Tararari esker.

San Frantzisko auzoaren inguruan bizi dira Telma, Rosa alabatxoa eta Yasmine. Azkena trabesti homosexuala dugu, neskatxari babes emozionala ematen diona. Ama pertsonaia gogorra, zakarra eta sufrimenduz beterikoa da, alabarekiko harreman usteldu eta sekretuz betea duena. Rosaren musikarako talentu izugarriak miseriatik ateratzeko balio izango diola aditzen dugu. Honaino argumentuaren hasierako planteamendua baino ez dena. Hortik aurrera, norabidea galdu gabe, istorioaren lerroak biderkatuko zaizkigu espero ez genuen konplexutasun narratiboz. Zeren Tarara anbiziotsua baita kontakizun mailan, eta, gainera, emaitza oneko denbora jauziak egiten ditu etenik gabe. Gauzak horrela, ikusleengan nahasmenak saihesteko, bi dira estrategia nabarmenenak: lehenbizikoa, Rosa pertsonaia nagusiak narratzailearen rola ere jokatzea, eta bigarrena, eszena bakoitzaren titulua ematearekin batera, zein garaitan gauden eta gertakizun jakin baterako zenbat falta den publikoari jakinaraztea. Eszena laburrak ditugu, erritmo arin egokiaz garatzen direnak. Zuzeneko musikak (biolina eta pianoa) eta kantek primeran betetzen dute euren funtzioa, eta publikoak eskertu ditu. Pertsonaiengan ematen diren aldaketek esfortzu berezia eskatzen diete aktoreei, eta, larunbatekoan, aitortu beharra dago Itziar Ituñok eta Kepa Errastik distira nabarmena izan zutela. Ikusleek, esker onez, bero-bero txalotu zuten emanaldia.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

 ©Joanes Etxebarria

Jean-Louis Davant: «Anitz egin da hitz berrien asmatzeko, baina zahar anitz galdu ditugu»

Joanes Etxebarria - Ipar Euskal Herriko Hitza

Liburu edo pastoraletan, historia landu du bereziki, olerkiekin batean. Idazlan luzeak gehiago ez egitea deliberatu du. Uste du aitzinatu dela euskararen alorrean, baina lan asko dela egiteko.

Aitor Mendiluze eta Amets Arzallus, atzo, elkarrekin kantuan, hamarreko txikiko ariketan. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Ez da ate ondoan geratu

Miren Mujika Telleria

Amets Arzallusek Bilbon irabazi ondoren, erabakita gelditu da finala. Harekin batera ariko dira Illarregi, Ibarzabal, Gaztelumendi, Colina, Mendiluze, Martin eta Lujanbio
<em>Titanic Rising</em> diskoan abiatutako bidean segitzen du Weyes Blood-ek disko berrian. ©BERRIA

Dirdira iluntasunean

Mikel Lizarralde

Folkaren eta pop barrokoaren artean mugitzen diren kantuen bitartez, Weyes Bloodek gaur egungo ajeetan arakatu du 'And In The Darkness, Hearts Aglow' diskoan.

Soinu txikia XIX. mendearen amaieran hedatu zen Euskal Herrian. ©BERRIA

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...