Irati Alcantarilla, Euskal Herriko Eskolarteko txapeldun

Maddi Sarasuak jantzi dio txapela. Aner Peritz 'Euzkitze' gertatu da bigarren. 98 gazte lehiatu dira txapelketan; hamahiru aritu dira finalean
Irati Alcantarilla atzo, txapela jantzi berri. Atzean, Aner Peritz <em>Euzkitze</em>, txapeldunordea.
Irati Alcantarilla atzo, txapela jantzi berri. Atzean, Aner Peritz Euzkitze, txapeldunordea. XENPELAR DOKUMENTAZIO ZENTROA

Amagoia Gurrutxaga Uranga -

2019ko ekainak 9
15 eta 18 urte arteko hamahiru bertsolari gazte igo ziren atzo, 11:00etan, Sarako (Lapurdi) trinketeko oholtzara: Arabatik, Aroa Arrizubieta Barredo (Gasteiz, 2001) eta Aitor Ugarte Eriz (Aramaio, 2002); Bizkaitik, Bittor Altube Sarrionandia (Abadiño, 2001) eta Maite Sarasola Isazelaia (Deustu, 2001); Gipuzkoatik, Aner Peritz Manterola Euzkitze (Zarautz, 2002) eta Aitor Tatiegi Loidi (Oñati, 2001); Lapurditik, Irati Alcantarilla Urdanpilleta (Urruña, 2001) eta Naia Etxeberri Larzabal (Baiona, 2002); Nafarroatik, Xabat Illarregi Marzol (Leitza, 2001) eta Ekhiñe Zapiain Arlegi (Bera, 2002); Nafarroa Beheretik, Unai Harluxet (Irisarri, 2002) eta Ekhi Perrier (Anhauze, 2001); eta Zuberoatik, Leire Casamajou (Sohuta, 2002).

Euskal Herriko XXXI. Eskolarteko Bertsolari Txapelketan parte hartu duten 98 gaztetxoen artetik finalera heldutako hamahiruak ziren horiexek, eta Julene Etxeberrik jarritako gaien arabera kantatu zuten, ikasturtea gaindituko ez duela uste duen ikaslearen ahotik, itzaletik mugitu gabe dagoen soroslearenetik eta sare sozialak kritikatu baina Instagramen kontua ireki duen erabiltzailearenetik, besteak beste.

Saioaren lehen zatian, agurra eta bi ofizio egokitu zitzaizkien bertsolariei; lanotan puntu gehien jaso zituzten seiak pasatu ziren hurrengo zatira: Alcantarrila, Altube, Arrizubieta, Illarregi, Peritz eta Tatiegi. Joana Itzainak jakinarazi zuen Alcantarilla zela, horien artean, aurtengo Eskolarteko txapela irabazi zuena.

Aitor Sarasua gogoan

Atzoko finalean gogoan izan zuten Aitor Sarasua, Bertsularien Lagunak elkarteko lehendakari, bertsozale elkarteko eragile eta bertso irakasle izandakoa. Haren alaba Maddik jantzi zion txapela Alcantarillari.

Saioa amaituta, Lur Berri aretoan bazkaldu zuten finalistek eta Sarara bertaratutako bertsozaleek. Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak antolatuta jokatu dute aurtengo Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketa ere.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna