Jaizkibel Urkulluri: «Elkarrizketarako prest gaude»

2017ko uztailaren 1a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Hondarribiko (Gipuzkoa) jaietan emakumez eta gizonez osatutako alardea egiten duen Jaizkibel konpainiak gutuna igorri dio Iñigo Urkullu lehendakariari. Hark joan den astean esan zuen «begi onez» ikusten zuela Irungo alarde parekidea, eta elkarrizketa bidez konpondu behar zela gatazka. «Ondorioztatzen dugu begi onez ikusten duzula Jaizkibel konpainia ere», idatzi diote, eta gogorarazi «hamarralditan» bilatu dutela elkarrizketa hori: «Baina gure herriko alkateek ez dute ezer egin elkarrizketa horiek gauza daitezen». «Oztopo» horiek baztertzeko laguntza eskatu diote Urkulluri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.